EAEko emakume exekutiboak berdintasuna sustatzeko bildu dira lehen aldiz
Genero Berdintasunerako Emakume Exekutiboen Topaketa izan da Euskadin lehen aldiz, Unesco Etxeak antolatuta, martxoaren 21ean. Emakumearen ahalduntzea bultzatzen duten liderren edota erakunde ordezkarien bilera itxia izan zen, eta NBEren eratutako 2030 Agenda sustatzeko ere baliatu zuten.
Bilboko Deustuko Unibertsitatean egin zen topaketa, eta orotara 20 emakume batu zituzten bertan; Onintze Amezaga Gurutze Gorriko Zuzendaritza Idazkaria eta Cristina Mendia Mutualiako Berdintasun Arduraduna, tartean.
Bi orduko bileran, emakume buruzagitzaren erronkak eta helburuak aztertu zituzten. Emakume gutxi daude agintari karguetan, eta ondorioz, bertaratutakoek berdintasuna lortzeko erronka nagusiak nabarmendu zituzten: emakume eta neskatoei lan merkatuan sartzeko aukerak erraztea, emakumearen papera sustatzen duten erakunde eta programak babestea eta, azkenik, soldata arrakala, indarkeria matxista eta zuzendaritza postuetan dagoen emakume gabeziari aurre egitea.
Etorkizunean lortzeko helburuak ere azaldu zituzten bileran. Batetik, Berdintasunerako Kontseilua sortu nahi dute Euskadin, emakume guztien ahotsak batzeko; bestetik, gizartearen arlo guztietako ordezkariak batuko dituzte horrelako bileretan, eta, bukatzeko, gizartearentzat baliagarriak diren konponbide eragingarriak eztabaidatu, proposatu, topatu eta eskainiko dituzte. Horretarako, kasu praktiko eta eredugarriak aztertu zituzten.
Emakume exekutiboen topaketa hasiera besterik ez da NBEko 2030 Agendako bosgarren xedea lortzeko. Izan ere, ekainean emakume akademikoak batuko dira, urrian emakume aktibistek egingo dute bilera, eta abenduan ondorioak jasoko dituen txostena plazaratuko dira.
Bosgarren Garapen Helburua
NBEren Goi-bilerak 2015ean onetsi zuen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko. 2016-2030 urteetako garapenaren nazioarteko agenda da, eta 17 helburuk osatzen dute.
Unesco Etxeak bultzatzen du NBEko nazioarteko agenda Euskadin 17x17 deituriko ekimenaren baitan. Bertan, lurraldeko 17 erakundek parte hartzen dute. Oraingoan, emakume exekutiboen topaketak agendaren bosgarren xedearekin lotu dute: “genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.”. Gainera, berdintasuna eta ahalduntzea eskuratzeko bederatzi erronka daude horren baitan:
- Mundu guztian emakume eta neskatoen aurkako diskriminazio modu guztiekin amaitzea.
- Emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria modu guztiak ezabatzea eremu publiko eta pribatuetan, sexu-salerosketa eta sexu-ustiapena eta beste ustiapen mota batzuk barne.
- Praktika kaltegarri guztiak ezabatzea, besteak beste, haurren ezkontza, goiztiarra eta behartua, eta emakumeen genitalen mutilazioa.
- Ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lana aitortzea eta baloratzea zerbitzu publiko, azpiegitura eta gizarte-babeseko politiken bidez, eta etxean eta familian partekatutako erantzukizuna sustatuz, herrialde bakoitzean dagokionaren arabera.
- Emakumeen parte-hartze osoa eta eraginkorra ziurtatzea, baita lidergoko aukera-berdintasuna ere, bizitza politikoko, ekonomikoko eta publikoko maila erabakitzaile guztietan.
- Sexu- eta ugalketa-osasunerako sarbide unibertsala ziurtatzea, bai eta ugalketa-eskubideak ere, Populazioari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Hitzarmenaren Ekintza Programarekin, Pekineko Ekintza Plataformarekin eta aztertzeko konferentzien azken dokumentuekin bat adostutakoaren arabera.
- Estatu bakoitzeko legeak kontuan izanik, emakumeei baliabide ekonomikoetarako eskubide-berdintasuna emango dieten erreformak egitea, eta, horrekin batera, lurra eta beste ondasun batzuk, finantza-zerbitzuak, herentzia eta baliabide naturalak kontrolatu eta jabetzan izateko eskubidea aitortzea.
- Teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena, emakumeen ahalduntzea sustatzeko.
- Politika zuzenak eta genero-berdintasuna sustatzeko lege aplikagarriak onestea eta indartzea, emakume eta neskato guztien genero-berdintasuna eta ahalduntzea sustatzeko, maila guztietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
'Justizia Dalianentzat' lelopean, Parisen hil zutenTolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean aurkitu zuten, 2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua, zatituta eta erreta, maleta baten barruan.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.
Bilbok TAOa ezarri du Zorrotzaurreko hegoaldean, 150 aparkaleku-plaza araututa
Bizitegi-eremu horretan, egoiliarrek denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, eta datozen urteetan 550 plaza inguru izatea aurreikusten du Udalak.
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.
Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita
Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.
'Aita Mari' ontziak 32 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan, bi egun noraezean zeramatzatela
Mediterraneo erdialdeko uretan topatu dute ontzia, migratzailez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Bi egun zeramatzaten itsasoan noraezean. Erreskatatutako pertsonen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
21 urteko neska batek hankak apurtu ditu Tuteran, igogailu batean harrapatuta geratu baita
Istripua bart gertatu da, Albares kaleko eraikin bateko igogailuan. Dirudienez, emakume batek zeraman aulkitxo baten uhala igogailuaren atean trabatu da, eta hankak harrapatu dizkio. Suhiltzaileek askatu ostean, anbulantziaz eraman behar izan dute ospitalera.