Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon baten hilotza topatu dute itsasoan, Punta Galean

Belaontzi batean zihoazen zen lagunek ikusi dute gorpua eta larrialdi zerbitzuak ohartarazi dituzte. Hildakoa arrantzale bat dela uste dute.

Gizonezko baten hilotza topatu dute arratsalde honetan itsasoan, Punta Galeatik bi miliatara, Getxon, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Belaontzi batean zihoazen zen lagunek ikusi dute gorpua eta larrialdi zerbitzuak ohartarazi dituzte, 17:50 inguruan.

Helikoptero bat eta Gurutze Gorriaren ontzi bat bertaratu dira ingurura, hilotza topatu eta portura eraman dute. Soinean ez zeraman nortasun agiririk, baina janzkeragatik, oso liteena da hildakoa arrantzale bat izatea.

Hilotza Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X