Babestutako espeziea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

20 marrazo konfiskatu dituzte Ondarroan, arrantza ontzi batean

'Lamna nasus' espeziea babestuta dago eta ezin da harrapatu, Atlantikoko Atuna Babesteko Nazioarteko Batzordearen gomendioen arabera.

Arrantza Ikuskaritzako funtzionarioek Lamna nasus espezieko hogei marrazo konfiskatu dituzte Ondarroan porturatutako arrantza-ontzi batean.

Ikuskaritzako zerbitzuak jakinarazi duenez, atzo (asteartea) goizeko lehen orduan "tamaina handiko aleak" konfiskatu zituzten; guztira, 1.660 kilo.

Espezie hori babestuta dago eta ezin da harrapatu, Atlantikoko Atuna Babesteko Nazioarteko batzordearen gomendioen arabera.

Hori dela eta, Bizkaiko Elikagaien Bankuari emango dizkiete ale horiek, irabazi-asmorik gabeko elkarteko erabiltzaileen artean banatzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X