Prozedura Zibileko Legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Okupazioen' aurka kaleratze espresa egitea onartu du Kongresuak

Ekimenak PP, Ciudadanos eta EAJren babesa jaso du; PSOEk, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Mareak, ERCk eta Compromisek aurka bozkatu dute.
Bartzelonan okupa protesta

Kongresuko Justizia Batzordeak PDeCATek aurkeztutako proposamen legea, Prozedura Zibileko Legea aldatzeko, onartu du, etxebizitza baten okupazio ilegalaren kasuan kaleratzeak bizkortzeko prozesua arintzeko asmoz.

Ekimena, zuzenketak egin ostean, PP, Ciudadanos eta EAJren babesa jaso du, eta PSOEk, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Mareak, ERCk eta Compromisek aurka bozkatu dute. Testua Senatura igorri dute jada, tramitazioa bukatzeko.

Azkenik, sozialistek ez dute testua babestu nahi izan, nahiz eta lantaldean neurri handi batean parte hartu eta babestu ere zuten, eta horrek talde batzuen kritikak eragin ditu Batzordearen eztabaidan. PSOEk azaldu duenez, azken testuak "ez ditu estortsioa egiten dutenen kontrako neurri zehatzak jasotzen, baizik eta okupatzaileen aurka".

Onartu duten proposamenaren arabera, "etxebizitza edo horren parte bat berehala errekuperatzea" eskatu ahal izango dute, etxebizitza baten jabeen, irabazi asmorik gabeko entitateen edo "etxebizitza sozial baten jabeen"  "onespenik gabe" izan bada.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Carlos Uriagereka (Bizkaiko Baso Zerbitzua): “Suteen mehatxupean zegoen herri bat salbatzeko aukera izan dugu”

Bizkaitar profesional ugari izan dira Leongo Casasuertes herrian, astelehenetik Gaztela eta Leonen penintsulako ipar-mendebaldea kiskaltzen duten suteak itzaltzen laguntzen. Carlos Uriagereka, Bizkaiko Aldundiko Baso Zerbitzuaren buruak adierazi du gogorra izan dela, baina pozik itzuli direla Euskal Herrira, lortu dutelako suebakiak eginez sutea kontrolatu eta bizilagunak etxera itzultzea. 

Gehiago kargatu