Maiatzaren 4tik 12ra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abian da bretoiaren aldeko AR Redadeg Korrika

Maiatzaren 4tik 12ra Bretainia zeharkatuko dute korrikalariek, hizkuntza gutxituen alde aldarri eginez. Zenbait euskal ordezkari ere arituko dira bertan.
KORRIKA BRETOIAREN ALDE
KORRIKA BRETOIAREN ALDE

Duela urtebete inguru agurtu genuen euskal herritarrok 20. Korrika, eta AEK-k bere webgune ofizialean jarritako atzerako kontaketak erakusten duenez, 335 egun barru emango diote hasiera euskararen aldeko 21. lasterketari. Beraz, gutxi gorabehera, 2019ko apirilaren 4an abiatuko da 21. Korrika.

Gurea, ostera, ez da hizkuntza gutxituen alde egiten den lasterketa bakarra. Bretainiako hego-mendebaldean dagoen Quimper (Kemper, bretoieraz) hirian Ar Redadeg bretoiaren aldeko Korrikari ekin diote gaur bertan. Maiatzaren 12an bukatuko da Plouguerneaun (Plougerne, bretoieraz) ibilaldi luze horren bosgarren edizioa.

AEK-Korrikaren izenean, hainbat ordezkari izango dira han, esperientzia partekatzeko eta elkarrekin urrats berriak eman ahal izateko. Hain zuzen ere, horixe da hizkuntzen aldeko lasterketen europar sareak (EUROKORRIKA) duen erronka nagusia.

Ipar Euskal Herriko AEK-k erositako kilometroa maiatzaren 12an egingo dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X