ABENDUKO EURIBORRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euriborra % 2,267ra igo da abenduan, baina jaitsi egin da urteko bilakaeran, Espainiako Bankuaren arabera

Martxotik izan duen tasarik altuena lortu du urte amaieran. Hala ere, urteko beherakadari esker, urtero berrikusten diren hipoteka aldakorren kuotak merkatuko dira, nahiz eta aurreko hilabeteetan baino apalago.

(Foto de ARCHIVO)

Fachada del Banco de España, a 24 de noviembre de 2025, en Madrid (España).



Jesús Hellín / Europa Press

24/11/2025

Espainiako Bankua. Artxiboko argazkia: Europa Press

Urtebeterako euriborra, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko Espainian gehien erabiltzen den adierazlea, % 2,267koa izan da 2025eko abenduan, eta bosgarren hilabetez jarraian gora egin du. Dena dela, azken hamabi hilabeteak oinarri hartuta 0,17 puntu jaitsi da.

Abenduan, euriborrak martxotik izan duen tasarik altuena izan du. Hala ere, urteko beherakadak urtero berrikusten diren hipoteka aldakorren kuotak merkatuko ditu, nahiz eta aurreko hilabeteetan baino modu apalagoan izan.

Batez besteko hipoteka 150.000 euro ingurukoa bada, 25 urterako, eta euriborraren gaineko % 1eko interesa badu, urtean 150 euro inguru aurreztuko dira. Hala, 300.000 euroko hipoteka izanez gero, hilean 25 euro aurreztuko dira, eta urtean 300 euro inguru.

Hala ere, sei hilean behin berrikusten diren hipotekek, maiztasun txikiagokoak badira ere, hirugarren hilabetez jarraian kuotak garestituko dituzte, ekainean batez besteko tasa orain baino baxuagoa baitzen, % 2,081ekoa.

Adituen aurreikuspenen arabera, 2026an euriborra % 2,25 eta % 2,50 artean egonkortuko da, eta urteko lehen hilabeteetan egungo mailetan mantenduko da. Ondorioz, hurrengo udaberrira begira urtero berrikusiko diren hipoteka aldakorren kuotak nabarmen garestituko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X