Gutxienez 40 hildako eta 115 zauritu, gehienak larri, Suitzako Crans Montana eski-estazioan izandako sute batean
"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu da sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia. Bi lekukok azaldu dutenez, sua egurrezko sabaira gehiegi hurbildu ziren bengala batzuen ondorioz piztu zen, eta "oso azkar" zabaldu zen.
Suitzako agintariek baieztatu dutenez, gutxienez 40 pertsona hil eta 115 zauritu dira, oso larri, bart Suitzako Crans Montana eski estazioko taberna batean izandako leherketa eta ondorengo suteen ondorioz, eta urte berriari harrera egiteko festa behar zuena tragedia bilakatu da.
"Dozenaka pertsona hil dira", baieztatu du ostegun goizean Frederic Gisler Valaisko Polizia Kantonaleko komandanteak prentsaurreko batean
Oraingoz ez dago hildakoen nortasunari buruzko datu ofizialik. Gislerek berak adierazi duenez, "lehentasuna" oraindik identifikatu ez dituzten hildakoak identifikatzea izango da,.
"Hildakoen identifikazioari emango zaio lehentasuna, gorpuak berehala familiei bueltatu ahal izateko", azaldu du komandante frantziarrak.
Frederic Gisler, Valaisko Polizia Kantonaleko komandantea
Hildakoen identifikazioari emango zaio lehentasuna, gorpuak berehala familiei bueltatu ahal izateko"
Era berean, Matthias Reynard kantonamenduko presidenteak deitoratu du identifikazio prozesuak ohi baino denbora gehiago behako duela, "zauri larri eta erredura larriek" eragindako "egoera kritikoaren" aurrean.
Hala eta guztiz ere, hildakoen artean atzerritarrak badaudela baieztatu dute agintariek; horien artean, bi frantziar.
Zaurituak hainbat erietxetara bideratu dituzte, larrien dauden Siongo Ospitalera, Valaisko hiriburura; han, ebakuntza-gelak eta zainketa intentsiboko unitateak goraino daude, Mathias Reynard kantonamenduko Osasun arloko arduradunak azaldu duenez.
Gainera, harrera puntu bat ezarri dute biktimen senitartekoei eta ezbeharraren lekukoei laguntza psikologikoa eskaintzeko.
EFEk tokian bertan elkarrizketatutako bizilagunen arabera, "Le Constellation" taberna lurpe moduko batean kokatuta dago eta eskilara batzuetatik sartzen da bertara; horrek zaildu egin izan dezake sutearen unean barruan zeudenak bizkor atera ahal izatea.
Bart hamar helikoptero, 40 anbulantzia eta 150 langile inguru mobilizatu dira, suhiltzaileak, erreskate-ekipoak eta bestelako larrialdi-langileak tartean.
Atentatuaren hipotesia baztertuta
Orain arte bildutako zantzuen arabera, agintariek erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia, 01:30 inguruan entzun zen eztanda suteak berak eragindakoa izan zela ondoriozatztu baita. "Ez da, inolaz ere, atentatu bat izan", esan du Beatice Pillaud Valaisko kantonamenduko fiskal nagusiak.
Informazio zehatzagoaren faltan, agintariek ez dute sutearen arrazoien inguruko espekulaziorik egin nahi, eta lokalak segurtasun neurriak betetzen ote zituen galdetuta, ez dute erantzun nahi izan.
Testigantzak
Reuters agentziak jasotako informazioen arabera, sua piztu zenean tabernan zeudela ziurtatu duten bi emakume frantziarrek BFM TV telebista kate frantziarrari adierazi diote nola piztu zen sutea klubeko sotoan. Haien arabera, tragediaren jatorria bengalak edo artifizio piroteknikoak izan ziren, xanpain botila batzuetan jarriak zeudenak. Horien hitzetan, bengalaren bat egurrezko sabaira hurbildu zenean piztu zen sua.
"Sua derrepentean zabaldu zen sabai osoan zehar", adierazi dio BFM TVri bi emakumeetako batek. Biek adierazi dute eskailera estu batetik igo zirela goizko solairura eta eraikinetik ihes egitea lortu zutela, kaosaren eta izuaren erdian. Minutu batzuk geroago, suak goiko solairu hori ere hartua zuen, azaldu dutenez.
Lekukotza hauek ez dira beste iturri batzuekin kontrastatu baina Reutersek egiaztatutako bideo batzuetan ikusten da sua nola ateratzen den eraikinetik, kanpoan jendea korrika eta oihuka ikusten dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko ibilbide berriari buruzko akordioak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBen eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen, tartean bost adingabe, eta 52 Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.