Euskaldunen ustez, soldata arrakala dago, baina ez dute norbere enpresetan atzematen
10 elkarrizketatutik 7k baino gehiagok uste dute Euskadin emakumeei gutxiago ordaintzen zaiela lanordu bakoitzeko. Alabaina, soilik % 14k atzematen du ezberdintasuna norbere enpresan.
EAEko biztanleriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz dituzten iritzi eta jarrerak (etxea, politika edota lana) aztertzeko inkestaren datuak eman ditu ezagutzera Eusko Jaurlaritzak ostegun honetan. Honela, herritarren % 98ren ustez, "ez da oso onargarria" edo "ez da batere onargarria".
Euskadin erabaki politikoak hartzeko postuetan emakume gehiago izatearen alde daude herritarren % 71 (emakumeen % 75 eta gizonen % 67, hain zuzen). EBn batez beste herritarren % 54 dira horren aldekoak.
Halaber, gehiengoaren iritzian, hedabideek gizonak baino okerrago tratatzen dituzte politika munduan lanean ari diren emakumeak (emakumeen % 72 eta gizonenen % 60 "guztiz ados" edo "ados" daude horrekin), emakumeengan konfiantza nahikoa ez duten gizonek agintzen dute politikan (galdetutakoen % 70ren ustez), familia-ardurak direla-eta emakumeek askatasun gutxiago dute (emakumeen % 74 eta gizonen % 63ren ustez) eta gutxiago baloratzen diren edo prestigio txikiagoa duten arloetako ardurak ematen zaizkie politika munduan lanean ari diren emakumeei (emakumeen % 67k eta gizonen % 60k uste dute hori).
Elkarrizketatuen aburuz, gizonek emakumeek baino anbizio handiagoa dute (% 28), emakumeek gizonek baino interes gutxiago dute politikako ardura postuetan (% 25) eta, azkenik, oso gutxik uste dute emakumeek politikan ardura postuak betetzeko behar diren dohain eta gaitasunik ez dutela (galdetutakoen % 5).
Bestalde, herritarren gehiengoaren arabera, garrantzitsua da berdintasuna sustatzea beraientzat (galdetutakoen % 99 "guztiz ados" edo "ados" daude horrekin), gizarte justu eta demokratikoa ziurtatzeko (% 98) eta enpresentzat eta ekonomiarentzat (% 97).
Gehiengoak modu positiboan baloratzen ditu gizonek berdintasunaren alde egiten dituztenak: gizonek bikotekidearekin etxeko lanak berdintasunez partekatzea (% 99k "oso ondo" edo "nahikoa ondo" ikusten dute), gizonek seme-alabak zaintzeko baimena hartzea (% 96), gizonek lagunei aurka egitea broma sexistak eginez gero (% 78) eta gizonek beren burua feministatzat jotzea (% 68).
Euskadi EBko herrialdeen buru dago, Suediarekin batera; izan ere, herritarren % 76k babesten dituzte horrelako portaerak (EBko batez bestekoa % 36koa da).
Berdintasunaren alde egiten duten portaera femeninoen onarpena ere oso altua da, eta sexuaren arabera iritzian ez dago alderik: emakume batek jokaera matxistak salatzea (% 92k "oso ondo" edo "nahikoa ondo" dagoela uste dute), emakume batek bere bizitzan karrera profesionalari lehentasuna ematea (% 86), emakume batek seme-alabarik ez izatea erabakitzea (% 72) eta bere burua feministatzat jotzea (% 74).
Hala ere, generoari lotutako estereotipoak agertu dira biztanleen artean. Emakumeek gizonek baino gehiago hartzen dituzte erabakiak emozioetan oinarrituta (galdetutakoen % 51 "guztiz ados" edo "ados" daude aurreiritzi horrekin) eta gizonen ardura nagusia dirua irabaztea eta emakumeena etxea eta familia zaintzea dela uste dute batzuek (galdetutakoen % 11).
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.