Gastronomia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko hiru jatetxe, munduko onenen artean, 51-100 zerrendan

Bilboko Nerua jatetxea 57. lekuan dago, eta Lasarteko (Gipuzkoa) Martin Berasategi 76. tokian. Gainera, Getariko (Gipuzkoa) Elkano jatetxea 77. sailkatu da.
Martin Berasategi sukaldaria bere jatetxeetako batean. Artxiboko irudia: EiTB
Martin Berasategi sukaldaria bere jatetxeetako batean. Artxiboko irudia: EiTB

Munduko 50 Jatetxerik Onenak izeneko taldeak gaur jakitera eman duenez, '51tik 100era zerrendan' Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru jatetxe daude, Espainiako Estatuko beste hiru lokalekin batera.

Albert Adriaren Enigma jatetxea (Bartzelona) 95. tokian sartu da zerrendan. Era berean, Getariko (Gipuzkoa) Elkano jatetxeak 77. lekuan egin du debuta.

Gainera, Bilboko Nerua jatetxea 57. sailkatu da eta Deniako (Alacant) Quique Dacosta 68. Munduko 50 jatetxe onenen sari banaketa Bilbon izango da, ekainaren 19an.

Estatuko ordezkaritza beste bi jatetxek osatzen dute zerrendan: Lasarteko (Gipuzkoa) Martin Berasategi (76) eta Dabiz Muñoz sukaldariaren Diverxo (Madril, 96).

Honenbestez, 12 herrialdetako 15 jatetxe sartu berri dira zerrendaren bigarren zatian. Guztira, bost kontinenteetako 23 herrialdek lortu dute ordezkaritza.

Zerrendako lehen zatiaren irabazleak ezagutzeko ekitaldia hartuko du Bilboko Euskalduna Jauregiak datorren asteartean: munduko 50 jatetxe onenak.

Sari banaketa Melbournen (Australia) egin zuten iaz, eta New Yorken (AEB) 2016an.

Munduko 1.000 aditu baino gehiagok botoa eman dute, 100 jatetxe onenen sailkapena zehazteko; horietako bakoitzak 10 boto eman ditu. Boz horietatik lauk boto-emailearen eskualdetik kanpo dauden jatetxeak saritu behar dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X