Euskaraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaraldiaren Nafarroako hamaikakoa abian da

Besteak beste, Julian Iantzi, Zuriñe Hidalgo eta Juan Kruz Lakasta EiTBko lankideak daude talde horretan.
Euskaraldiaren Nafarroako hamaikakoa. Argazkia: Euskaraldia
Euskaraldiaren Nafarroako hamaikakoa. Argazkia: Euskaraldia

Nafarroako hamaika pertsona ezagunek osatuko dute Euskaraldiaren talde enbaxadorea. Horien artean daude Julian Iantzi, Zuriñe Hidalgo eta Juan Kruz Lakasta EiTBko aurkezle eta kazetariak.

Euskaraldiaren Nafarroako hamaikakoa osatzen duten gainerako lagunak hauek dira: Oier Sanjurjo, Edorta Salvador, Nerea Egozkue, Nerea Fillat, Mikele Grande, Mikel Idoate, Pello Yaben eta Saioa Jaurena.

Herritarren egunerokoan euskararen erabilera sustatzeko asmoz antolatutako 'Euskaraldia: 11 egun euskaraz' ekimena azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X