Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gurpildun aulkian zihoan emakume bat Ibaizabaleko lahardi batera erori da, Elorrion

Suhiltzaileek erreskatatu ostean, Galdakaoko Ospitalera eraman dute andrea.

Adineko emakume bat Ibaizabaleko lahardi batera erori da, gurpildun aulkian, Elorrion (Bizkaia). Suhiltzaileek erreskatatu ostean, Galdakaoko Ospitalera eraman dute andrea.

Segurtasun Sailak esan duenez, erorikoa 11:45ean gertatu da, San Fausto kalean. Gurpildun aulki batean zihoan emakume bat Ibaizabalen ertzeko lahardiaren gainean jausi da. Horrek erorikoa gelditu du, eta andrea ez da uretara iritsi.

Ertzaintzaren emergentzia zerbitzuak, udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta emakumea erreskatatu ostean, Galdakaoko ospitalera eraman du anbulantzia batek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X