Sanferminetan ez da beste festa batzuetan baino sexu-eraso gehiago izaten
Iruñeko sanferminetan ez dira beste festa batzuetan baino sexu-eraso edo abusu gehiago izaten. Hala dio Iruñeko Udalak eskatuta Nafarroako Unibertsitate Publikoak egin duen ikerketak.
Ikerketa egiteko sanferminak Valentziako Fallekin, Malagako Feriarekin, Valentziako Buñol herriko Tomatinarekin edo Zaragozako Pilarreko Andre Mariaren jaiarekin alderatu dituzte.
Txostenare arabera, 2004tik 2017ra bitartean sexu askatasunaren kontrako delituekin lotuta 74 salaketa aurkeztu dira sanferminetan: 27 sexu-eraso eta 42 sexu-abusu. Gainerako bostak ezin izan dituzte sailkatu, informazio faltagatik. Urte horietan, 64 salaketa izan ziren Valentziako Falletan, 73 Malagako Ferian, 4 Buñolgo Tomatinan eta 52 Zaragozako Pilarren.
Lohitzune Zuloaga eta Paz Frances irakasleek zehaztu dute datu horiek Barne Ministerioak emandakoak direla, baina, tamalez, sexu-erasoak askoz gehiago direla, gutxi salatzen baitira.
Bestalde, ikerketa egiteko aztertu dituzten festen luzapena berdina ez dela kontuan hartu behar dela esan dute: Iruñeko eta Zaragozako jaiek bederatzi egun dituzte; Malagakoak zortzi; Valentziakoak bost; eta Buñolekoa egun bakarrekoa da.
Azken urteotan sanferminetan izan diren salaketa kopuruaren bilakaera: 2006an eta 2007an ez zen salaketarik izan; 2008an eta 2009an bina izan ziren; 2010ean lau; 2011n hiru; 2012an bi; 2013an bost; 2014an zazpi; 2015ean hiru; 2016an 20; eta 2017an 22.
Ikerketaren egileen esanetan, Nagore Laffageren hilketak eta 'La Manada'ren auziak aurrekari bat ezarri zuten Iruñean eta horrek eragin du azken urteotan salaketa kopuruak gora egin izana, sexu-erasoen aurrean gizartearen kontzientziazioa handiagoa delako.
Ildo horretan, Iruñea da sexu-eraso edo sexu-gehiegikeria kasu gehien argitu dituen hiria; sanferminetan izan diren kasuen % 94,74tan identifikatu dituzte erasotzaileak.
Eraso gehienak 00:00etatik 07:00etara bitartean gertatzen dira, hirigunean. Abusuak tabernetan edo leku publikoetan izaten dira batez ere; sexu-erasoak, berriz, leku ezkutuetan, lekukoengandik urrun eta indarkeria eta beldurra erabilita. Erasotzaileak Espainiako naziotasuna du eta ez da Iruñean bizi.
Itziar Gomez Hiriko Segurtasun zinegotziak azpimarratu du ikerketa honek erakusten duela Iruñea "hiri segurua" dela eta "eredugarria" sexu-erasoak eta abusuak salatzerakoan eta arbuiatzerakoan iruindarrek eta erakundeek erakusten ari diren jarreragatik.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.