Jazoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto batek kalteak izan ditu Santurtzin edukiontzi batean piztutako sute batengatik

Argitu gabeko arrazoiengatik, Genaro Oraa kalean kokatutako zaborrontzi batek su hartu du goizaldeko 06:30ak aldera.

Hondakinen edukiontzi batean sute bat piztu da igande goizalde honetan Santurtzin, eta sugarrek kalteak eragin dituzte alboan aparkatuta zegoen auto batean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Argitu gabeko arrazoiengatik, Santurtziko Genaro Oraa kaleko zaborrontzi batek su hartu du goizaldeko 06:30ak aldera, eta aldamenean zegoen Volkswagen Golf ibilgailu batek kalteak izan ditu atzeko aldean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X