BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte batek Euskotreneko langile bati eraso egin dio Lemoako geltokian

Euskotreneko batzordeak elkarretaratzea deitu du asteazken eguerdian Bilboko Zazpikaleak geltokian, erasoa gaitzesteko.

Euskotreneko enpresa batzordeak langile batek joan den larunbatean Lemoako geltokian jasandakoa erasoa salatu du gaur. Gazte batek ukabilkada bat eman zion  langileari, txartela ordaindu gabe bidaiatzea aurpegiratu zionean.

ELA sindikatuko iturrien esanetan, erasoa larunbat arratsaldean gertatu zen. Antza denez, bidaia txartela balioztatzeko makinaren gainetik jauzi egin zuen gazteak eta langileak kargu hartu zion.

Orduan, gazteak ukabilkada batekin erantzun zion. Langileak dentistarengana joan behar izan zuen eragindako lesioak artatzeko.

Bestalde, Euskotreneko enpresa batzordeak elkarretaratzea deitu du bihar eguerdirako Bilboko Zazpikaleak geltokian, erasoa gaitzesteko. Batzordearen hitzetan, "onartezina" da beren lana egiteagatik beharginek "irainak eta mehatxuak entzutea eta, kasu honetan bezala, erasoen biktima izatea".

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Portavoz del Gobierno de Navarra, Javier Remírez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Gobernuak esan du "protokoloaren arabera" jokatu duela tutoretzapeko zentro batean adingabe bati ustez egindako sexu-erasoaren inguruan

Javier Remirez bozeramaileak "agente, komunikabide eta alderdi politiko guztiei erantzukizuna" eskatu die, "adingabeen babesgabetasun-egoerak sortzen dituzten informazio zehazgabeei bide ez emateko". Ildo horretan, "eskuin muturrak" egoera aprobetxatu nahi duela gaitzetsi du, "adingabe jakin batzuk jatorriaren edo nazionalitatearen arabera estigmatizatzen dituen diskurtso faltsu bat markatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X