Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona zauritu dira BI-2704an, Unbe gainean, aurrez aurreko talka batean

Furgoneta batek eta auto batek aurrez aurre jo dute, Plentziarako noranzkoan. Gidarietako bat suhiltzaileek atera behar izan dute.

Bi pertsona zauritu dira gaur BI-2704 errepidean, Unbe gainerantz doan bidean (Arkalanda auzoa, Erandio) izandako istripu larri batean, Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Furgoneta batek eta auto batek aurrez aurre jo dute, autoaren gidaria ibilgailu barrutik atera behar izan dute suhiltzaileek.

Ezbeharra 12:10ean jazo da, Plentziarako noranzkoan.

Suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira auto barruan geratu den gidaria ateratzeko eta beste zauritua artatzeko. Errepidea bi noranzkoetan itxi dute, eta 14:00ak aldera zabaldu dute berriro.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X