Nafarroa abisu horian, 35 ºC-tik gorako tenperaturak aurreikusten baitira
Espainiako Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du Nafarroan ostegunerako eta ostiralerako, bero handia espero baita.
Abisua Erkidegoaren erdialdean eta Erriberan egongo da indarrean gaur, eta Erriberan bakarrik ostiralean. 35 ºC baino gehiago espero dira.
Iragarpenen arabera, tenperatura minimoak 17 gradu ingurukoak eta maximoak 34 gradukoak izango dira Iruñean; Tuteran, 22-37 ºC bitartekoak, eta Lizarran, 19-34 ºC bitartekoak. Erronkarin, berriz, hotzenak 16 gradukoak izango dira, eta beroenak, 34 ºC-koak.
Nafarroa iparraldean euria egin dezake. Erdialdean eta hegoaldean, berriz, iluntzerako bero-hodeiak garatuko dira, baina ateri eutsiko dio. Erriberan haize zakarra espero da arratsaldetik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak Bero Plana abian jartzea aurreratu du, tenperatura altuen eraginez
Irailaren 30era arte egongo da indarrean, eta hiru ardatz ditu: eguraldi iragarpenak, osasun zaintza eta herritarrentzako oharrak.
ETS taldeko buru Iñigo Etxezarreta izango da pregoilaria Andre Maria Zuriaren jaietan
Gasteizko Udalak nabarmendu du “musikari, euskarari eta kulturari egindako ekarpena”.
Espetxera bidali dute, behin-behinean eta fidantzarik gabe, emaztea hiltzeagatik Arguedasen atxilotu zuten gizonezkoa
Epaileak erabaki hori hartu du ihes egiteko arriskua handia delako, besteak beste, hilketa delituagatik 25 urtera arteko espetxe zigorra ezarri baitaiteke.
Ertzaintzak 71 urteko gizon bat atxilotu du Azpeitian, haur-pornografiako 110.000 artxibo informatiko zituelako
Ikerketan baieztatu egin dute atxilotuak aurrekariak zituela halako delituengatik, 2011n eta 2014an ere atxilotu zuten.
19 atxilotu Bilbon eta Donostian, migratzaileak dokumentu faltsuekin erregularizatzeko gestoria-sare batean
Desegindako sareak 5.000 eta 10.000 euro artean kobratzen zien migratzaileei eta lau gestoria daude tartean: bat, Gipuzkoan, eta gainerakoak, Bizkaian. Atxiloketak duela bi aste inguru egin zituzten, migratzaileen ezohiko erregularizazio prozesua baino lehen hasitako operazio baten baitan.
Europako kontsumitzaileek Google, Meta eta TikTok salatu dituzte Europako Batzordearen aurrean, finantza-iruzurrak iragartzeagatik
Salaketa Europako hamahiru herrialdetako teknologien publizitate-politika aztertu eta 2025eko abendutik 2026ko martxora bitartean ia iruzurrezko 900 iragarki atzeman ondoren etorri da. Salatzen dutenez, iragarkiak ez ezabatzeaz gain, konpainiek ez dute irmo jokatzen iruzur-mota horren berri ematen zaienean.
Albiste izango dira: Beroa heldu da; Zapatero, ikerketapean, eta tentsioa, Kuban
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Auto-ilarak N-1 errepidean, Ordizian, kamioi batek matxura izan duelako
Auto-ilarek Gasteizerako noranzkoan dute eragina. Matxuratutako ibilgailua zirkulazio-arazoak eragiten ari da errepidean.
Azala ez da eguzkitara “moldatzen”: mito faltsuak, dermatologoek gezurtatuta
Begoña Ramos dermatologoak eguzkiaren inguruko mito faltsuez ohartarazi du, eta larruazala eguzkitik babesteko eta epe luzean kalteak prebenitzeko gakoak eman dizkigu.
Azokak eta landare hazitegiak jendez beteta, udako ereite sasoiari ekiteko
Neguko eta udako baratze arteko zubia izaten da maiatza; azken ilarrak, azak eta babak jaso ondoren, udako barazkiak landatzeko hilabetea izaten da. Ohi baino beranduago, baina eguzkia atera orduko, jendetza inguratu da azoka eta landare hazitegietara, baratzerako hazi bila.