Lapurreta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbon adineko bi emakumeri indarkeriaz lapurtu zien gizonaren bila dabil Ertzaintza

Oraindik ez dute identifikatu San Frantzisko kaleko eraikin baten atarian 79 eta 90 urtetik gorako adinekoei eraso zien lapurra.
18:00 - 20:00
Adineko bi emakumek aurre egin diote indarkeriaz lapurtu dien gazteari

Bilboko etxebizitza-eraikin baten atarian adineko bi emakumeri indarkeriaz lapurtu zien gizona identifikatzeko lanean jarraitzen du Ertzaintzak, Segurtasun Sailak Europa Press agentziari baieztatu dionez. 79 eta 90 urtetik gorako bi emakumeri eraso zien.

San Frantzisko kaleko eraikin horren atarian jarritako kamerak abuztuaren 14an gertatutakoa grabatu zuten.

Lapurrak igogailuan sartzen lagundu zien emakumeei, eta lehenengoa barru sartu ondoren eta bigarrena bertara sartzera zihoanean, eraso egin zion, urrezko katea kentzeko asmoz. Biktima lapurreta eragozten saiatu zen, eta erasotzaileak lurrera bota zuen. Ondoren, gauza bera egin zion besteari, ataritik irtetea galarazten saiatu zenean.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du lapurra identifikatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X