Datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

19 pertsona hil dira itota Euskal Herrian aurten

Horietatik 12 Euskal Autonomia Erkidegoan hil dira; lau Nafarroan, eta beste hiru Iparraldean.
Kontxako Hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume
Kontxako Hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume

Aurten, 19 pertsona hil dira itota Euskal Herrian aurten, orain arteko hilabeteetako datuak kontuan hartuta. Horietatik 12 Euskal Autonomia Erkidegoan hil dira; lau Nafarroan, eta beste hiru Iparraldean.

Espainiako Salbamendu eta Sorospen Federazioak ohar batean argitaratutako datuen arabera, estatu espainiarrean 67 pertsona hil dira itota oraingoz aurten.

Itotzen diren pertsonen profila

Federazioak azaldu duenez, itotzen den pertsonaren profila antzekoa da aurreko hilabeteekin alderatuz gero. Hildakoen % 42,2k 65 urte baino gehiago dituzte.

Horrez gain, gehienak (% 76) gizonak direla zehaztu dute txostenean, eta % 45 hondartzetan hil direla, 10:00etatik 22:00etara arteko garaian (% 80).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X