Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsonak emakume bat erreskatatu dute Bilboko itsasadarrean

Emakumea Ibaizabalera erori da Arriaga antzoki parean, eta uretatik atera ondoren Basurtuko ospitalera eraman dute.

Hiru gizon Bilboko itsasadarreko uretan murgildu dira arratsaldean, emakume bat erreskatatzeko. Biktima Arriaga antzoki parean Ibaizabalera erori da, eta uretatik atera ondoren, Basurtuko ospitalera eraman dute.

Gertakariak 17:45 aldera jazo dira Arriagaren atzealdean. Bertatik pasatzen ari ziren hiru gizonek emakumea itsasadarrean ikusi dutenean, eta berehala erreskatatzeko murgildu dira, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Hiruron artean emakumea ur azalean mantendu eta kaiko eskaileratara arte eraman dute. Bertan udaltzainek eta suhiltzaileek lagundu diete.

Anbulantzia batek emakumea Basurtuko ospitalera eraman du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X