SUIZIDIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamar unibertsitate ikasletatik batek pentsamendu suizidak izan ditu lehen urtean

Hori da Estatuko bost unibertsitateko 2.118 ikasleri egindako inkesta batetik atera duten ondorioa. EHUko ikasleek parte hartu dute.
Ikasleak unibertsitatean. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Ikasleak unibertsitatean. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

Espainian, hamar unibertsitate ikasletatik batek pentsamendu suizidak izan ditu lehen urtean, eta inkestatuen % 1ek onartu dute suizidio saiakera bat egin dutela azken urtean. Horiek dira Kataluniako Inim fundazioak koordinatutako Unibertsitatea eta Buru Osasuna proiektuak utzitako ondorio nagusiak.

Inim fundazioak ohar batean jakinarazi duenez, unibertsitate ikasketak hasi dituzten ikasleen buru osasuna ikertzeaz gain, pentsamendu suizidak eragin eta buru osasuna arriskuan jartzen dituzten faktoreak aztertu dituzte.

Ikerketa egiteko Estatuko bost unibertsitateko 2.118 ikasle galdekatu dituzte. EHUko, Pompeu Fabra unibertsitateko, Balear Uharteetako unibertsitateko, Cadizeko unibertsitateko eta Miguel Hernandez unibertsitateko ikasleek parte hartu dute.

Estatuan egin den gisa honetako lehendabiziko ikerketa da eta emaitzak Suicide and Life-Threatening Behavior aldizkariak argitaratu dituzte.

Azterketaren arabera, pentsamendu suiziden eragile nagusiak dira familiako kontuak, azken aldiko gertaera estresagarriak eta egungo buru osasuna. Horrez gain, kideekin eta senitartekoekin haurtzaroan harreman positiboak izateak babestu egiten gaitu.

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X