Maguette Mbeugouren senarrak hilketa aitortu du Ertzaintzaren aurrean
Maguette Mbeugouren ustezko hiltzailea Bilboko Emakumeen aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegira eraman dute jada, epailearen esku uzteko. Epailearen aurrean deklaratzeari uko egin dio biktimaren senarrak, ETBk jakin ahal izan duenez. Hala ere, Ertzaintzaren aurrean hilketa aitortu du gizonak.
Bitartean, bi eta lau urteko bi alabak Bizkaiko Foru Aldundiaren zaintzapean daude, behin-behinean, senideren batek horien ardura bere gain hartu arte.
25 urteko emakumea labankadaz hil zuten astelehenean, Bilboko Ollerietagoiena kaleko etxebizitza batean, eta haren senarra atxilotu zuten ordu batzuk geroago Mutrikun, hilketa leporatuta.
Ikerketak aurrera egin ahala, auzi honetan izandako gabeziak agerian gelditzen ari dira. Maguette Mbeugouk salaketa jarri zuen abenduaren 6an Bilboko Udaltzaingoaren aurrean indarkeria matxistagatik, eta urruntzeko agindua ere eskatu zuen, baina epaileek ukatu egin zion.
Senar-emazteak etxebizitza ezberdinetan bizi zirela, emakumeak etxera ez itzultzeko asmoa azaldu zutela eta biak banatzekoak zirela argudiatu zuen epaileak autoan arrisku egoera baztertzeko.
Epaiketa egin ondoren, urtarrilaren 12an, Zigor Arloko Epaitegiak gizona absolbitzea erabaki zuen, mehatxuak egon zirela frogatzeko froga nahikorik ez zegoela iritzita.
Bestalde, Ertzaintzak zaborrontzi batean topatu du ustez Bilboko hilketa matxistan erabilitako labana.
Autopsiak baieztatu duenez, emakumeak 24 ordutik gora zeramatzan hilda haren hilotza aurkitu zutenean.
___________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Kirola, musika eta lan gogorra: 110 urteko Isabel donostiarraren sekretua
Isabel Etxeberriak, 110 urterekin, pianoa jotzen jarraitzen du, arratsaldero, Bartzelonako bere etxean. Betidanik egin izan du kirola, eta gaur egun ere oso bizimodu aktiboa duela kontatu digu. Bere iritziz, sasoiz zahartzeko, garrantzitsuagoa da maitasuna kontu materialak baino.
Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"
Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka.
Gutxienez 8 kilometroko auto-ilarak AP-8an, Irunen, eta kamioiak ezin dira Biriatuko mugan zehar pasa
AP-8an, gutxienez zortzi kilometroko auto-ilarak daude Irun parean, Baionarako noranzkoan, eta 0 kilometroan kamioientzako trafikoa arautzeko neurri bereziak aktibatu dira. Ibilgailu astunen murrizketak 05:00etatik 20:00etara egongo dira indarrean.
ETB ON aurkeztu dute, EITBren telebista plataforma digital berria
ETB ON plataforman zuzenekoen eskaintza handia eta EITB Taldearen edukirik onenak klik bakar batean topatuko ditu erabiltzaileak, nahi duen unean eta moduan ikusteko. Teknologia berri bat ardatz hartuta, Nahieran plataforma historikoa birformulatu eta etorkizunera begira jarri du EITBk.
Gernika, Bermeo eta Mundakako herri plataformek Busturialdea-Urdaibairako plan estrategikoa kritikatu dute
Ez daude ados Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskualderako egin duten inbertsio planarekin. Eskualdea zahartzen ari dela diote, gazteak kanpora joaten ari direlako ez dutelako bertan lan egin eta bizitzeko aukerarik. Beraz, lehendabizi enplegua eta etxebizitza planak behar direla diote.
Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera
Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.
Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko baztertu du museoko Patronatuak
Arratsaldean egindako bileran aho batez hartu dute azken erabakia, proiektuaren bideragarritasun faltagatik. Egitasmoa aurrera eramateko zailtasun handiena Murueta ontziola dagoen lur zatiaren egoera juridikoa dela jakinarazi du Elixabete Etxanobe diputatu nagusiak.
163 postuk eta hogei bat jarduerak girotuko dute Donostiako San Tomas azoka
Datorren igandean, Gipuzkoako hiriburuan izango den azokara hurbilduko direnek, salmenta postuez gozatzeaz gain, gustu eta adin guztietarako jardueretan parte hartu ahal izango dute.
Entzute prozesuak islatzen du Guggenheim Museoa Urdaibain zabaltzerik "ez" dela nahi, baina eskualdeko garapenari begi onez begiratzen zaiola utzi du agerian
Herritarren artean entzute-prozesua gidatu duen Agirre Lehendakaria Centerrek azaldu duenez, "hasierako narratiba" horien zati handi bat "beste joera bat" hartu du hilabeteetan zehar. Izan ere, Urdaibaiko Guggenheimen aurkako iritziak jaso dira, baina baita eskualdearen garapenaren aldeko jarrerak ere.
Korrika egin, osasuntsu zahartzeko: Fernando eta Leopoldo, 81 eta 76 urterekin atxintxika egiten jarraitzen duten beteranoak
Fernandok 31 Behobia daramatza, azken bi urteetan beteranoena izanik, eta Leopoldo erretiroa hartu baino pixka bat lehenago hasi zen kilometroak egiten. Korrika egitea botikarik onena da bientzat, ez bakarrik ongizate fisikoagatik, gaixotasunak prebenitzen eta sasoiz zahartzea atzeratzen ere laguntzen baitie.