Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau lagun zauritu dira Zestoan, bi autok aurrez aurre talka eginda

Zaurituak Donostia Ospitalera eraman dituzte, eta horietako bat larri dago; autoan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.

Lau pertsona zauritu dira arratsalde honetan Zestoan izan den istripuan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, bi autok aurrez aurre egin dute talka. Ezbeharraren ondorioz, ibilgailu berean zihoazen lau lagunak zauritu dira, eta Donostia Ospitalera eraman dituzte guztiak.

Gidariak ditu zauri larrienak. Auto barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.

Istripua 14:30 inguruan gertatu da, eta errepidea bi noranzkoetan itxi egin behar izan dute ezbeharraren ondorioz. Pilaketa handiak izan dira, 16:30 arte.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X