Haur lapurtuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vela medikua absolbitu dute, delitu guztiak preskribatu baitira

Dena dela, Auzitegiak frogatutzat jo du ginekologoak umea lapurtu zuela. Epaia ez da irmoa, eta akusazioak, Ines Madrigalek, iragarri du helegitea aurkeztuko duela Gorenean.
18:00 - 20:00
Vela medikua absolbitu dute, delitu guztiak preskribatu direlako

Madrilgo Lurralde Auzitegiak haur lapurtuen auziko lehen epaia ezagutarazi du gaur: Eduardo Vela medikua absolbitu du Auzitegiak, leporatzen zaizkion delituak preskribatu baitira. Auzitegiaren ustez, dena den, leporatzen dizkioten delituen —legez kontrako atxiloketa, erditzea gertatu dela sinestaraztea eta dokumentuak faltsutzea— egilea da Vela, baina salatzaileak, Ines Madrigalek, 18 urte bete zituenean preskribatu ziren.

Nolanahi ere, epaia ez da irmoa, eta aldeek kasazio helegitea aurkez dezakete Auzitegi Gorenean. Madrigalek iragarri du errekurtsoa aurkeztuko duela, Gorenak haur lapurtuen auzian jurisprudentzia ezar dezan.

Madrigalek esan duenez, sentimendu gazi-gozoak ditu. Batetik, "pozik" dago Justiziak aitortu duelako "lapurtua" izan zela, baina, beste alde batetik, delituak preskribatuta jotzearekin desengainua hartu duela adierazi du. Emakumearen ustez, Auzitegia "ausarta" izan behar zen.

INES MADRIGAL BEBES ROBADOS EFE

Madrigal, hedabideen aurrean adierazpenak egiten. Argazkia: EFE

Vela, delituen egile

Epaileen iritzian, Vela egozten dizkioten hiru delituen egile da, "zalantzarik gabe". Auzitegiak frogatutzat jo du medikuak "artean egun gutxi zituen umetxo bat" Ines Perez eta Pablo Madrigal bikoteari eman ziola 1969ko ekainean, "inoiz existitu ez zen erditze bat simulatuz eta seme-alabatasun faltsu bat sortuz".

"Jaioberriaren gurasoek ez zuten gertatutakoaren berri izan, eta ez zuten horretarako baimenik eman. Akusatuak Inesen erditzearen ziurtagiri faltsua egin zuen, egiten ari zena legez kontrakoa zela jakinda", azaltzen du epaiak.

Vela medikuak erditzea gertatu zela sinestarazi, eta umea Erregistro Zibilean euren alaba moduan izena emateko izapide guztiak ahalbidetu zituela frogatutzat eman arren, delituak preskribatu direla ebatzi du Auzitegiak.

 

Velak 'inoiz existitu ez zen erditze bat simulatu zuen'

 

Defentsak argudiatutakoa ontzat eman dute, beraz, epaileek. Tesiaren arabera, hiru delitu komun dauden kasuetan, larriena preskribatzen denean jo daiteke arau-haustea indargabetutzat. Kasu honetan, legez kontrako atxiloketarena da larriena (10 urtera preskribatzen da). Madrigalek 2012an salatu zuen auzia, eta ordurako 15 urte zeramatzaten delituek preskribatuta. Legez kontrako atxiloketaren delitua salatzaileak 18 urte bete zituenean preskribatu zen, epaiaren arabera.

Eduardo Vela San Ramon klinikako zuzendaria izan zen urte luzez. Salatzaileen arabera, umeekin trafikatzeko ustez sortutako sare baten erdigunea izan zen Madrilgo zentro hori.

Epaiketan zehar, akusazio guztiak ukatu zituen medikuak, eta defentsak delituak preskribatuta zeudela argudiatu zuen. Akusazioak 13 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen. Fiskalak 11 urteko espetxe-zigorra eskatu zuen 85 urteko ginekologoarentzat.

Madrigalek 2010ean jakin zuen "egia"

Ines Madrilgal SOS Haur Lapurtuak elkarteko presidentea da.

18 urterekin esan zioten gurasoek adoptatu egin zutela, eta 2010ean "egia osoa" kontatu zion amaordeak. Bi urte geroago, auzitara eramatea erabaki zuen emakumeak.

Preskribatu direlakoan, milaka kasu artxibatu dira urte hauetan, baina Madrigalenak aurrera egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X