Albiste da
GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hernanin Urumea ibaira eroritako zubia erabat eraisteko lanak hasi dituzte

Lanek 200.000 euroko kostua izango dute, Uraren Euskal Agentziaren (URA) komunikatu baten arabera. Erori aurretik, Lastaola industrialdeko zubia zenbait egunez itxita egon da, istripurik ez izateko.
Urumea ibaian eroritako zubia Hernanin. Argazkia: Ura Agentzia @uraEJGV
Urumea ibaian eroritako zubia Hernanin. Argazkia: Ura Agentzia @uraEJGV

Larunbatean Hernanin kolapsatu eta Urumea ibaira erori zen zubia eraisteko lanei ekin zien atzo Uraren Euskal Agentziak (URA). URAren komunikatu baten arabera, zubia eraisteko eta horrek utzitako hondakinak kentzeko lanek 200.000 euroko kostua izango dute.

Hernaniko Udalak larrialdietarako prozedura erabiliz esleitu ditu lanak, ibilgutik 120 tona altzairu eta 900 metro kubiko hormigoi kentzeko ur-mailak gora egin baino lehen.

Zubiaren egituran arrailak aurkitu ondoren, zenbait egunez itxita izan dute Lastaola Industrialdeko zubia, istripurik ez izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X