Mañeruibar
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Traktore baten gidaria hil da Girgillaon, sakan batetik erorita

Helikoptero bat bertaratu da, baina talde medikoak biktimaren heriotza baieztatu baino ezin izan du egin.
Traktorea Girgillaoko (Mañeruibar) troka batean. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Traktorea Girgillaoko (Mañeruibar) troka batean. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

Traktore baten gidaria hil da asteazken honetan, Girgillaon (Mañeruibar), Nafarroako suhiltzaileek jakitera eman dutenez. Ibilgailua sakan batetik erori da. Biktimak 73 urte zituen, eta Garesekoa zen.

Ezbeharra 14:00ak aldera gertatu da.

Helikoptero bat bertaratu da, baina talde medikoak biktimaren heriotza baieztatu baino ezin izan du egin. Era berean, Lizarrako suhiltzaileak eta foruzainak laguntzeko joan dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X