Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat atxilotu dute Hernanin bikotekideari ukabilkada emateagatik

Biktimari laguntzera hurbildu zen gizon bat ere jo zuen. Bizilagunek artatu zuten emakumea.

Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu du Hernanin, bikotekideari kalean mehatxu egin eta aurpegian ukabilkada bat emateagatik, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gertakariak atzo gauean (21:00) jazo ziren, Zinkoenea plazan. Atxilotuak aurpegian jo zion emakumeari eta zauritu egin zuen. Odola zerion sudurretik eta han zeuden bizilagunek artatu zuten.

Biktimari laguntzera hurbildu zen gizon bat ere jo zuen, eta hainbat lesio eragin zizkion.

Abisua jaso ostean, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruila bana bertaratu ziren. Erasotzaileak plazan jarraitzen zuen, emakumeari hil egingo zuela mehatxu eginez.

Ertzainek gizon gaztea atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten. Hainbat deliturengatik aurrekariak ditu.

_______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X