Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabe bat auzipetu dute Arrigorriagan, neska bati sexu-erasoa egitea egotzita

“Eraso hori gaitzesten dutela adierazteko deia” luzatu die Udalak herritarrei, eta, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute udaletxearen aurrean.
Bilbon izandako sexu-eraso bat salatzeko elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: EFE
Bilbon izandako sexu-eraso bat salatzeko elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: EFE

Ertzaintzak adingabe bat auzipetu du Arrigorriagan (Bizkaia), neska bati sexu-erasoa egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, emakumeak jarritako salaketaren arabera, joan den ostegunean, azaroak 1, jasan zuen erasoa.

Sexu-eraso horren aurrean, Udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztiek “modu argi eta irmoan” salatu dute gertatutakoa, eta “babes osoa” adierazi diote “erasoa jasan duen gazteari eta haren ingurukoei”. Gauzak horrela, “une zail hauetan behar izan ditzaketen udal-baliabide guztiak” haien esku jarri dituztela gogorarazi diete.

Era berean, “emakumeen osotasuna eta bizitza urratzen dituzten ekintza edo jarrera diskriminatzaile guztiak” gaitzesten dituztela azpimarratu dute. “Eraso sexistak emakume eta gizonen desberdintasun-egoeraren ondorio larriena dira, eta errua ez da inoiz emakumeena, erasotzailearena baizik”, gaineratu dute.

Halaber, Udalaren Berdintasunerako Planen bidez  indarkeria matxistaren kontra eta emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde lan egiten jarraitzeko “konpromiso sendoa” agertu dute.

Azkenik, “eraso hori gaitzesten dutela adierazteko deia” luzatu diete Arrigorriagako herritarrei. Helburu horrekin, elkarretaratzea deitu dute ostegun arratsalde honetan, 19:00etan, udaletxearen aurrean.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X