Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hego haize zakarra izango dute Behobia-Donostia lasterketako korrikalariek

Igande goizean ez da euririk espero, eta tenperaturak epelak izango dira urte sasoi honetarako: beroenak, 19 ºC inguruan; eta hotzenak, 14-15 ºC-ren bueltan.
Iazko lasterketaren argazki bat. EFE

Azaroaren 11n, igandearekin, egingo dute Euskal Herriko herri lasterketa ezagunetarikoa: Behobia-Donostia. Eguraldiak norgehiagoka baldintzatu dezakeela eta, iragarpenari begira egongo dira akaso korrikalariak.

Joeraren arabera, hego haize zakarra izango da igandean protagonistetako bat, Euskalmeten hitzetan. Goizean zehar, bizi ibiliko da, eta agian traba egingo die lasterkariei.

Hego haizeari esker, tenperaturak epelak izango dira, urte sasoi honetarako. Hala, Gipuzkoako kostaldean, 19 ºC-ra igoko dira termometroak, eta 14-15 ºC artean kokatuko dira minimoak.

Laino ugari egongo dira zeruan, baina ateri eutsiko dio aroak.

 

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Carlos Uriagereka (Bizkaiko Baso Zerbitzua): “Suteen mehatxupean zegoen herri bat salbatzeko aukera izan dugu”

Bizkaitar profesional ugari izan dira Leongo Casasuertes herrian, astelehenetik Gaztela eta Leonen penintsulako ipar-mendebaldea kiskaltzen duten suteak itzaltzen laguntzen. Carlos Uriagereka, Bizkaiko Aldundiko Baso Zerbitzuaren buruak adierazi du gogorra izan dela, baina pozik itzuli direla Euskal Herrira, lortu dutelako suebakiak eginez sutea kontrolatu eta bizilagunak etxera itzultzea. 

Gehiago kargatu