Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Saray Bularreko Minbiziaren Elkarteak jaso du 2018ko Nafarroako Urrezko Domina

Gaixoei eta horien familiei emandako borondatezko aholkuak eta laguntza eta minbiziaren aurkako borrokan gizartearen inplikazioa lortzeko egindako lana nabarmendu du Nafarroako Gobernuak.
Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteko kideak. Argazkia: Saray Facebook
Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteko kideak. Argazkia: Saray Facebook

Asteazkeneko bilkuran, Nafarroako Gobernuak foru-dekretu bat onartu zuen, 2018ko Nafarroako Urrezko Domina Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari emateko. Hain zuzen, hainbat puntu izan ditu kontuan elkartea saritzeko: minbizia dutenei zein horien senideei eskainitako laguntza psikosoziala, lan eta estetika arloan emandako babesa, eta hezkuntzan, prebentzioan eta garapen pertsonalean aholkularitza egokia bideratzea, besteak beste.

Dekretu horretan jaso dutenez, Foru Erkidegoak banatzen duen sari "handiena" da aipatutakoa, eta Sarayri ematea adostu dute bularreko minbizia jasaten dutenei errekuperazio eta gizarteratze prozesuan laguntzen dielako. "Elkarte horretan lan egiten dutenei eta bertan parte hartzen duten boluntarioei esker, gizartearen inplikazioa lortzen dute, dela ekonomikoki, ikerketa proiektuetan laguntzeko, dela plataformen edota sare sozialen bidez, Sarayren helburuak zabaltzeko.

Azkenik, Saray elkarteak "jarrera eredugarria, solidarioa eta osasunaren aldekoa" duela azpimarratu du Gobernuak, horrek guztiak gizarteari egiten dion ekarpena argi utzita.

Nafarroaren Egunean emango diote saria.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X