Cubnezais eta Lemoiz arteko ur azpiko kablearen kontrako plataforma, Bruselara
Gatikako Interkonexio Elektrikorik Ez! plataformako kideak Bruselara joango dira azaroaren 20an, Red Electrica de Españak Espainiaren eta Frantziaren artean egin nahi dituen hainbat interkonexio elektriko proiekturen kontrako jarrera azaltzeko. Zehazki, Inelfe megraproiektuaren kontra hitz egingo dute gatikarrek, Cubnezais eta Lemoiz arteko ur azpiko kablearen proiektuaren kontra, alegia.
Plataformak berak jakitera eman duenez, Xabier Benito Podemoseko eurodiputatuak gonbidatuta, Europako Parlamentuko talde politikon aurrean interkonexio elektriko proiektuaren kalteak azalduko dituzte.
"Inelfe megaproiektuak, Cubnezaia eta Lemoiz artean ur azpiko kable bidezko interkonexioa aurreikusten du, Lemoiz-Gatika arteko goi tentsio handiko linea, eta estazio eraldatzailea herri horretan" azaldu dutenez.
Gatikako plataformak hilabeteak daramatza proiektu honen kontrako kanpaina egiten "garestiegia delako gizartearentzat, zaharkitua dagoelako, REErentzako negozio besterik ez delako, osasunarentzat eta ingurugiroarentzako kaltegarria delako eta energia berriztagarriak indartzea oztopatzen duelako" azaldu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda