Diabetesaren Munduko Eguna gaixotasunaren hedapenari erantzuna emateko egiten da
Diabetesaren Munduko Eguna azaroaren 14an egiten da 1991tik, diabetesari buruz kontzientziatzeko. Munduan diabetes kasuek gorakada larria izan zuela ikusita sortu zuten.
1921ean Frederick Bantingek eta Charles Bestek intsulina sortzeko ideia izan zuten egunean egiten da Diabetesaren Munduko Eguna, Diabetesari aurre egiteko Fundazioaren esanetan.
Estatuko biztanleen % 8,5ek diabetesa dute, CIBERDEMek egindako ikerketa baten arabera. Hala ere, diabetes kasuen % 6 oraindik ez dituzte antzeman. Diagnostikoa berandu eginez gero, zailtasunak egoteko aukera % 50ekoa da.
Horrez gain, % 10ek ‘prediabetesa’ pairatzen du, gaixotasunaren aurreko egoera. Prediabetesa duen pertsona batek 2. motako diabetesa izateko aukera gehiago ditu, American College of Cardiology gobernuz kanpoko erakundearen arabera.
Prebentzioa
Diabetesaren Munduko Eguna dela eta, Arabako 15 farmaziak glukosa-probak doan egingo dituzte gaur, Arabako Farmazeutikoen Eskola Ofizialak Arabako Diabetes Elkartearekin batera antolatutako ekimenari esker.
Glukosa maila zehazteko probak egiteaz gain, 2. motako diabetesa izateko arriskua kalkulatzeko balio duen galdeketa egingo dute.
Ohitura osasuntsuak
2. motako diabetes kasuen % 80 bizitza-ohitura osasungarrien bidez ekidin daitezkeela adierazi du Espainiako Diabetes Federazioak.
Anna Novials Espainiako Diabetes Elkartearen buruaren esanetan, gaixotasun-tasak gora egiten jarraituko du, gizarteak bizitza-ohitura osasungarriak hartu ezean. Hori dela eta, prebentziorako programa gehiago egin behar direla eta etxeetan zein eskoletan gaixotasun horri buruzko informazioa eman behar dela azpimarratu du.
Gastu publikoa
Espainiako Diabetes Federazioaren presidenteak ere hezkuntzaren garrantzia nabarmendu zuen irailaren 8an egindako bigarren kongresu estatalean. Gainera, diabetesaren ikerketan egiten diren inbertsioak handitzea eskatu zuen.
Gaixotasunak denbora luzez eragin dezakeen gastuarekin konparatuz gero, horri buruzko informazioa ematea garestia ez dela esan du Anna Novialsek. “Administrazioak gastutzat hartzen du, geuk, aldiz, inbertsiotzat”, azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Irungo Belaskoenea auzoan su armaz egindako hilketagatik atxilotutako gizona espetxeratu dute
Gaur goizean utzi dute atxilotua epailearen esku, eta arratsaldean eman du magistratuak Martuteneko espetxera bidaltzeko agindua.
Arzakek salatu du bere marka ordeztu dutela, online bidezko erreserbetan iruzurrak egiteko
3 Michelin izar dituen jatetxeak bere webgune ofiziala imitatzen duten iruzurrezko orriak daudela ohartarazi, eta polizia-etxean salaketa jarri dutela iragarri du.
Gizon bat bikotekidea itotzen saiatu da Donostian
Ertzaintzak gertakarien lekuan atxilotu du ustezko erasotzailea. Biktima ospitalera eraman dute artatzera, eta alta medikoa jaso du.
Euskal esploratzaile batek Zerzura oasi zuri mitikoaren legendaren balizko jatorria aurkitu du
Ouniangako lakuetan, Txadeko iparraldean, kokatu du Miguel Gutierrez-Garitanok mendeetan zehar bilatu duten oasi mitikoa.
Gasteizko Mitika aretoaren auzia herri-epaimahai baten aurrean epaitzea baztertu du Gorenak
Arabako Probintzia Auzitegiak arrazoia eman zien akusatuaren defentsari eta Fiskaltzari, uste baitzuten gertakariak hobeto egokitzen zirela lesio-delitu batera, zuhurtziagabekeriazko homizidio batekin batera, eta horrek eragotzi egingo luke kasua herri-epaimahai baten aurrean epaitzea.
26 urteko emakume bat oso larri zauritu da Saratsan, auto-istripuan
Ezbeharra N-240-A errepideko 11,5 kilometroan jazo da. Larrialdi zerbitzuek ibilgailutik atera dute emakumea, eta anbulantzian eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera. Guardia Zibila ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da.
Garcia Ortizi aurre egin zion Madrilgo fiskala ordezkatu du fiskal nagusiak
Zehazki, Maria Isabel Martin Lopezek hartuko du Lastrak orain arte betetako kargua. Fiskaltzaren Idazkaritza Teknikoan aritu izan da 2018tik , fiskal nagusiaren laguntza-organoan. Lastrak bost urte zeramatzan karguan eta Madrilgo fiskal nagusi gisa jarraitu nahi zuen.
Global Sumud Euskal Herria: "Tirokatu gaituzte eta bueltatzeko agindu digute, baina aurrera jarraitzea erabaki dugu"
Israelgo soldaduak ontzira igo eta miaketa sakon bat egin dute Global Sumud Euskal Herriako aktibista batek zehaztu duenez. Soldaduen jarrera kritikatu dute eta gure artean Israelek dituen "konplizeak" ere aipatu dituzte.
Osakidetzak ebakuntza itunpeko zentroetan egiteko aukera eskainiko die 6 hilabete baino gehiago zain egondako 1.800 pazienteri
Alberto Martinezen hitzetan, Espainiako Osasun Ministerioa "Estatutu Markoa berritzeko moduan ez badago", Euskadi prest dago transferentziari ekiteko.
B1 maila lau urtean eta 120 euroren truke lortzeko Euskara Bonua aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak
Ibone Bengoetxea lehendakariordeak laburbildu duenez, doakotasun politika horren jauzia "hirukoitza" da; izan ere, "burokrazia murrizten du" izapide bakar batera; ikaskuntzaren kostu osoa "nabarmen murrizten du", "% 95eraino"; eta, azkenik, "lau urteko aukera" edukitzea "pizgarria" da, ikasleek B1 maila lortu arte jarrai dezaten.