Jardin operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Droga ekoitzi eta Balmasedan laborategi bat jarri nahi zuen talde bat desegin dute

'Speed'a egiteko erabiltzen zuten olioa aurkitu du Poliziak, lore kargamentu batean ezkutatuta. Olio horrek tratamendua jasoz gero, 200 kilo speed lortuko lituzkete atxilotuek.
Speeda dosi masiboetan ekoizteko erabiltzen den olioa atzeman dute. Irudia: Espainiako Polizia
Speeda dosi masiboetan ekoizteko erabiltzen den olioa atzeman dute. Irudia: Espainiako Polizia

Speeda dosi masiboetan ekoizteko erabiltzen den olioa atzeman du, aurrenekoz, Polizia Nazionalaren operazio batek. Hain zuzen ere, 52 litro olio aurkitu dituzte lore kargamentu batean. Horrek esan nahi du, olio horri tratamendua eginez gero, 200 kilo speed lortuko lituzkeela droga ekoizteaz arduratzen zen atxilotutako lagun taldeak.

Polizia Nazionalaren Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez, guztira bederatzi lagun atxilotu dituzte, horietako lau Bilbon. Gainera, Burgosen, Cuencan, Madrilen eta Torreviejan (Alacant) ere izan dira atxiloketak. Atxilotuen artean aipatu drogaren hornitzaileak eta banatzaileak daude, baita tratamenduaz arduratzen diren pertsonak ere.

Atxilotuen asmoa zen Balmasedan laborategi bat jartzea, droga mota horren tratamendurako. Horrekin, lurralde osoan zehar zabaldu nahi zuten speeda, modu azkarrean.

Duela sei hilabete inguru abiatu zuen Polizia Nazionalak Jardin operazioa. Bereziki, drogarekin trafikatzen zuten bi lagun zituzten jomugan agenteek. Hortik abiatuta, poliziek ondorioztatu zuten talde handi bat zegoela trafikatzaile horien atzean. Herbehereetatik Bizkaira egiten zituzten bidalketak, aldiro. Behin kargamentua Euskal Herrira helduta, banatzaile talde bat arduratzen zen olioa leku ezberdinetara bideratzeaz.

Esan bezala, lore sortetan ezkutatuta egiten zuten olioaren inportazioa. Kolorerik gabeko olio lurrinkorra da speeda egiteko erabiltzen dutena. Uretan disolbaezina da, eta behin tratamendua jasota, speed hautsa edo anfetamina sulfatoa sortzen da hortik.

Bilbora olioa heltzen zenean, atxilotuek Balmasedako industria-nabe batera eramaten zuten, eta hantxe egiten zioten tratamendua.

Poliziak desegin duen talde horretako kide bakoitzak eginkizun bat zeukan, alegia, lanak oso ongi banatzen zituzten. Alde batetik, droga hornitzaileak zeuden. Bestetik, tratamenduaz arduratzen ziren pertsonak. Hirugarren maila batean, berriz, Estatu guztitik droga zabaltzeaz arduratzen ziren garraiolariak zeuden. Azkenik, kontsumitzaileei droga banatzeaz arduratzen ziren lagunak zeuden.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X