Gabonetako Loteria, krisialditik ateratzen
Gabonetako Loteria bere krisialditik ateratzen ari dela garbi dago. Azken lau urteei begiratuz gero, ondorengoa ikus dezakegu: Euskal Herrian 2013an 162 milioi euro, 2014an 169, 2015ean 174, 2016an 178 eta iaz 180 milioitik gora jokatu ziren. Beraz, azken bost urteotan % 15eko igoera izan da jokatutako diru kopuruan. Bizkaian biztanleko 80 euro jokatu dira, Gipuzkoan 58, Nafarroan 54 eta Araban 50.
Aurten, saritan 2.380 milioi euro banatuko dira Espainiako Estatuan, eta sari potoloa duenak jokatutako euro bakoitzeko 20.000 euro jasoko ditu, edota, beste modu batera esanda, dezimoko, 400.000 euro.
Euskal Herrian 32 aldiz egokitu da sari nagusia, azkena 2013an 62.246 sariari esker, Arrasaten. Zenbaki hori zuten 45 serie saldu zituzten herri horretan, eta 180 milioi euro banatu zituzten (45 x 4.000.000 euro).
Bizkaiak 15 aldiz jaso du sari nagusia (Bilbok 12 aldiz eta Elorriok, Ugaok eta Deriok behin), Gipuzkoak 11tan (Donostiak 6tan, eta Irun, Villabona, Oñati, Arrasate eta Eibarrek behin), Nafarroak 5 aldiz (Iruñeak 3tan, eta Altsasu eta Tuterak behin) eta Arabak 3tan (Gasteizek 2tan eta Oionen behin).
Bitxikeriak
1812. urtean jokatu zen lehen aldiz Eguberritan, nahiz eta Gabonetako Loteria izenarekin 1892an atera zen aurrenekoz. Hala, aurtengoa, historian Eguberritan jokatzen den 206. loteria da.
5eko amaiera da dirua atzera gehien itzuli duen zenbakia (32 aldiz) eta gutxien ematen duena, berriz, 1 amaiera (8 aldiz).
Abenduaren 22an goizeko 08:00etan zabalduko dira Madrilgo Errege Antzokiko ateak, eta bertan dauden 1746 eserlekuak jendeak hartzen dituenean, ez zaio beste inori sartzen utziko. 08:30ean osatuko da zozketa zuzenduko duen mahaia, eta loteria-ontzi handian 100.000 bola-zenbaki eta txikian sarien 1807 bola sartzen direnean zozketa hasiko da. Bertaratzen diren ikusleek zozketa aurretik aukera dute beren zenbakia ontzi handian dela egiaztatzeko.
Bolatxo guztiak ezpelezkoak dira, pisu eta tamaina berdinekoak (300 gramo, 18,8 mm), eta zenbakiak eta letrak laser bidez grabatuta dituzte.
2014an atera zen beranduen sari potoloa (13.437 zenbakia), eguerdiko 13:00etan. Azken zozketak ia lau orduko iraupena izan zuen.
Aurten, potoloa inoiz baino potoloagoa izango da. Foru Ogasunak 10.000 eurora arte ez baitu atxikipenik ezarriko. Azken urteotan (2012tik) 2.500 eurotik gorako sariek izan dute atxikipena. Aurten, 10.000tik gorako sariei % 20 kenduko die Ogasunak. Iaz, sari potoloarekin 320.000 euro, aurten 322.000.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza asteazken honetako lehen orduan aurkitu dute, Galindo ibaiaren bokalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, biktima identifikatu eta heriotzaren arrazoiak argitzeko.
Ertzaintzak baztertu egin du Oiz mendian sute bat piztu izana, keagatik hainbat abisu jaso arren
Oiz mendian baso-suteengatik alerta aktibatu dute, Muxikan (Bizkaia), tenperatura altuen testuinguruan. Helikoptero inguruan ibili da sua zegoen ala ez aztertzeko, baina azkenean baztertu egin dute aukera hori.
San Joan suek gaua argitu dute Euskal Herriko zenbait herritan
Muturreko tenperaturek eta sute-arriskuagatiko alarma gorriak eraginda, Euskal Herriko su gehienak bertan behera geratu dira. Hala ere, Euskal Herriko hainbat herritan suak piztu dira San Joan bezperan. Hala ospatu dute Durangon eta Eibarren.
Galarretako sutea bizitu egin da atzera, eta sua itzaltzeko operatiboa indartu behar izan dute
Itzaltze lanetan ari direnen helburu nagusia da berriro erretzen ari den lurgunearen perimetroa ahalik eta azkarren ixtea. Horretarako, hainbat hondeamakinarekin ari dira ingurua babesteko suhesiak eraikitzen.