Urteko balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

80 kazetari hil, 348 kartzelatu eta 60 bahitu dituzte 2018an

Mugarik Gabeko Kazetarien elkarteak bildutako datuen arabera, aurtengoa 'bereziki odoltsua' izan da, hildako kazetarien kopuruak % 8 egin baitu gora.
Kamerari bat irudiak grabatzen.
Kamerari bat irudiak grabatzen. Argazkia: Pexels

Aurten, 80 kazetari hil, 388 kartzelatu eta 60 bahitu dituzte, eta beste hiru desagertuta daude, Mugarik Gabeko Kazetarien elkarteak (RSF, erdaraz) 2018ko datuak erabiliz egindako txostenaren arabera.

"Zifrek gora egin dute, eta kazetarien kontrako indarkeriaren erakusle dira", salatu dute elkarteko arduradunek. Izan ere, 2018a "bereziki odoltsua" izan da, eta 80 kazetari (langile profesionalak ez ezik, euren lanbidea ez den arren kazetaritzan diharduten pertsonak eta hedabideen kolaboratzaileak kontuan hartu dituzte) hil dituzte, 2017an baino % 8 gehiago. Horietako hiru emakumezkoak ziren.

Kazetari profesionalen artean ere, gora egin du hildakoen kopuruak, azken urteetako joera beheranzkoa bazen ere. 63 profesional hil dituzte aurten, eta 55 hil zituzten iaz.

Datuak herrialdez herrialde ikusita, Afganistan izan da kazetarientzat herrialde okerrena, 15 kazetari hil baitituzte bertan; Siria ageri da zerrendan bigarren (11) eta Mexiko, hirugarren (9). Hori da kazetaritzan jarduteko herrialde 'baketsu' arriskutsuena. Ameriketako Estatu Batuak ere zerrendako lehen postuetan ageri dira aurten, The Capital Gazette egunkariaren kontra egindako erasoa tarteko (bost lagun hil zituzten).

Espetxeratutako kazetariei dagokienez, gora egin du kopuruak. 348 daude kartzelan (24 emakume, % 7) —iaz 326 izan ziren—. Preso dauden kazetarien erdiak Irango, Saudi Arabiako, Egiptoko, Turkiako eta Txinako presondegietan daude. Azken hori da, hain justu, kartzelan kazetari gehien dituen munduko herrialdea (60).

Bahitutako kazetarien kopurua ere hazi da: 60 izan dira aurten (2017an baino % 11 gehiago). Horietatik 59 Ekialde Hurbileko herrialdeetan daude (Siria, Irak eta Yemen), eta horietako sei kazetari atzerritarrak dira.

2018 honetan, hiru kazetari desagertu dira, RSFren arabera: bi Latinoamerikan eta bat Errusian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hitzkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X