Ingurumena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Plastikozko platerak, mahai-tresnak, kotoi-zotzak eta lastotxoak, 2021ean debekaturik

Arau berrian jasotako plastikoak Europar Batasuneko urak eta hondartzak kutsatzen dituzten hondakinen % 70 dira.
Plastikozko platerak, mahai-tresnak, kotoi-zotzak eta lastotxoak, 2021an debekaturik. Irudia: EiTB
Plastikozko platerak, mahai-tresnak, kotoi-zotzak eta lastotxoak, 2021an debekaturik. Irudia: EiTB

Plastikozko artikulu erabilienak 2021etik aurrera debekatzeko akordio politikoa lortu dute goizaldean Europar Batasuneko erakundeetako negoziatzaileek. Horrela, platerak, mahai-tresnak, kotoi-zotzak eta elikagaientzako poliestirenozko ontziak debekatuko dituzte, ingurumenean duten eragina murrizteko eta Europako hondartzetatik hondakinak desagertzeko.

Arau berrian jasotako plastikoak Europar Batasuneko urak eta hondartzak kutsatzen dituzten hondakinen % 70 dira.

“Itsas zaborra arazo global gero eta larriagoa da. 2050ean arrain baino plastiko gehiago izango dira ozeanoetan”, adierazi du Elisabeth Kostinger EBren txandakako presidenteak, akordioaren berri eman ondoren.

"2050ean arrain baino plastiko gehiago izango dira ozeanoetan"

Akordioak eraginkorra izateko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren oniritzia behar du oraindik. Adostasuna denbora gutxian lortu dute, Europako Batzordeak maiatzaren amaieran aurkeztu baitzuen proposamena.

Helburua plastikozko artikuluak desagertzea da, ingurumenari kalterik egiten ez dioten material alternatiboak daudelako jada. Kotoi-zotzak, platerak eta mahai-tresnak, edalontziak eta edateko lastotxoak proposatu zituen Bruselak, eta janari lasterreko poliestirenozko ontziak sartu dute gerora zerrendan, Euroganberak eskatuta.

2021etik aurrera Europar Batasunean erabili ezingo diren artikuluen artean, plastiko oxodegradagarriz egindako produktuak egongo dira, ingurumenarentzat oso kaltegarriak baitira, guztiz desagertzen ez diren gehigarriak dituztelako eta birziklapen prozesuari kalte egiten diotelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X