Ehunka lasterkarik Laura Luelmo izan dute gogoan, Gasteizen eta Donostian
Ehunka lasterkarik, gehienak emakumeak, Laura Luelmo gaztea izan dute gogoan Donostian eta Gasteizen. Gainera, erasoak jasateko beldurrik gabe, emakumeek korrika egiteko askatasuna izatea aldarrikatu dute korrikalariek, besteak beste, Huelvan hildako irakasleak jasandako erasoa "erabat gaitzetsiz".
Aipatutako lehen hitzordua Gipuzkoako hiriburuan izan dute lasterkariek. Han, ehunka lagun bildu dira 10:00etatik aurrera egin duten korrikaldian. Jon Prada gazte donostiarrak deitu zuen, sare sozialen bidez, gaurko lasterketa.
Ildo horretan, Pradak aldarrikatu du emakumeek "ikararik gabe eta aske" ibiltzeko eskubidea izan behar dutela, eta minutu bateko isilunea egitera gonbidatu ditu parte-hartzaileak "Lauraren eta desparekotasuna pairatzen duten emakumeen" alde.
Ondoren, bi ibilbide ezberdin egin dituzte korrikalariek: batzuek 4 kilometroko korrikaldia, eta besteek 8,1 kilometrokoa.
Ordubete geroago, Gasteizko Prado parkean berrehun bat lagun batu dira, gehienak emakumeak, E-tri triatloi taldeak egindako deialdiarekin bat eginez.
"Igande hau berezia izatea nahi dugu", adierazi dute ekimen horren bultzatzaileek. "Igande honetan bihotzarekin egingo dugu korrika, eta arrazoi baten alde: ezta bat gutxiago ere", esan dute.
Ruth Brito Arabako hiriburuan bizi den triatleta kanariarrak Lauraren omenezko poema bat irakurri du, gainerako parte-hartzaileek, eskuak oratuta, biribil handi bat sortu duten bitartean.
Minutu bateko isilunearen ondotik, lasterkariek bi buelta eman dizkiote parkeari, eta horietako batzuek korrika jarraitu dute "Ezta bat gutxiago ere" lelopean.
Zure interesekoa izan daiteke
Miranda Ebroko sutea krimen matxista dela baieztatu du Marlaskak
Barne ministroak adierazi duenez, sutearen ustezko egilea eta horren bikotekide ohia, Dolores, 58 urtekoa, VioGen sisteman egon ziren, baina beste pertsona batzuekiko harremanengatik. Gizonezkoaren kasuan, 2007an egon zen erregistratua, eta emakumezkoaren kasuan, 2008an. Une honetan, ez zeuden aktibo VioGen-en.
Hiru emakume hil dira eta lau lagun zauritu, Miranda Ebron "nahita" eragindako sute batean
Agintariek baiztatu dutenez, bart 22:45 inguruan piztutako sutea "nahita" eragindakoa izan da; egileak poliza-etxean bere burua entregatu du eta atxilotu egin dute. Hildakoak 78, 58 eta 23 urteko hiru emakume dira.
Hizkuntza politikari buruzko "konspirazio teoriak" sortu nahi izatea eta lan eskubideak defendatzen dituztenak "seinalatzea" salatu du CCOO Euskadik
Sindikatuak zabaldutako ohar baten arabera, zenbaitek "existitzen ez den oldarraldi judizial" gisa aurkeztu nahi izan dituzte Lan Eskaintza Publikoetako hizkuntza eskakizunen aurka jarritako helegiteak.
Nafarroan sexu eraso bat egitea egotzita atxilotze agindua zuen gizon bat atxilotu dute Kolonbian
Atxilotua Kolonbiako Fiskaltza Nagusiaren esku utzi dute, estraditatu zain.
Atzo arratsaldetik agertu ez den 82 urteko arrantzale baten bila ari dira Mendexa inguruan, lurrean eta itsasoan
Lekeitioko bizilaguna lapak hartzera joan zen atzo arratsaldean eta ez zen etxera itzuli. Gauean bezala, goizetik ere bertan daude erreskate eta larrialdi taldeak.
Euskara Denontzat taldeak onartu du jendea bilatzen zutela euskara-eskakizunen aurkako helegiteak aurkez zitzaten
Argia aldizkariak CCOO sindikatua ere lotu du prozedurarekin, helburu zuena epaitegiek atzera botatzea deialdi publikoak, euskarazko eskakizunak gehigizkoak zirela argudiatuz. Euskara Denontzat taldea izango litzateke doako abokatua ordaintzen zuena eta aholkularitza eskaintzen ziona helegitea aurkezteko prest zegoenari.
Getxoko epaitegi batek Romoko haur-eskola bateko hainbat langileren aurkako eginbideak abiatu ditu, ustezko tratu txarrengatik
EITBk jakin ahal izan duenez, haurtzaindegiko lankide batek salatu zituen epaitegian. BBK Fundazioak kudeatzen duen zentroak familiei azaldu dienez, ikertutako langileak kaleratu egin zituzten.
Auto-ilara luzeak N-1 errepidean, Andoain parean, bi ibilgailuk izandako istripuaren ondorioz
Ezbeharraren eraginz, zazpi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Donostiarako noranzkoan.
Elkarretaratzea Gasteizen, igande gaueko eraso homofoboa gaitzesteko
Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean zeuden hiru gazte atxilotu dituzte, 16 eta 17 urteko bi gazte jipoitzeagatik eta iraintzeagatik. Gasteiztarrek babesa eta elkartasuna helarazi dizkiete biktimei, eta horrelako jarrerak arbuiatu dituzte.
Donostiako Udala "jai-gune" bat prestatzen ari da Kopako finalaren egunean zaleak bildu ahal izateko
Jon Insausti alkateak aurreratu duenez, "epizentro txuri-urdina" izango dena antolatzeko lanean ari dira, eta hainbat kokaleku aztertzen ari dira, baina erabaki guztiak Realarekin koordinatuta hartuko dira.