EZBEHARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru familia etxetik atera dituzte bart Laudion, sute baten ondorioz

Zorionez, ez da inor zauritu eta berriz ere itzuli ahal izan dira hiru orduren buruan. Teilatua kaltetuta geratu da.
Suak kaltetutako teilatua. Argazkia: Arabako suhiltzaileak
Suak kaltetutako teilatua. Argazkia: Arabako suhiltzaileak

Ertzaintzak hiru familia atera behar izan ditu gaur gauean euren etxetik Laudion, sute baten ondorioz.

Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, 00:50 aldera piztu da sua, El Manzanal kaleko lau bizitzako etxe batean. Antza denez, tximinia batean sortu da sutea.

Suaren ondorioz hiru familia etxetik atera dituzte eta ordu eta erdi egin dute kanpoan.

Suhiltzaileek sua itzali ostean, etxera itzuli ahal izan dira eta ez da zauriturik egon, baina suteak kaltetuta utzi du teilatua.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X