Bartzelona
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek TV3n egoitzaren aurka egin du autoarekin

Ez da zauriturik izan eta gizona atxilotu egin dute. Atzo, pankarta batekin egoitzan sartzen saiatu zen lagun bera da.
Gizona erabili duen autoa TV3ko egoitzaren sarreran. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Gizon batek autoarekin TV3n egoitzaren kontra egin du gaur arratsaldean, 15:00ak aldera, komunikabide publikoak jakinarazi duenez.

Gertakaria TV3k Sant Joan Despin (Bartzelona) duen egoitzan jazo da, sarrerako atean. Ez zauriturik izan, baina atean kalteak izan dira eta gizona atxilotu egin dute.

Antza, atzo pankarta batekin eraikinean sartzen saiatu zen gizon bera da gaur bere ibilgailuarekin egoitzaren sarrerako atea jo duena.

Esquadra Mossoak ikerketa bat jarri du abian gertakaria argitzeko. Ausarkeriaz gidatzeagatik salatu dute gizona. Alkoholemia froga egin diote eta emaitza negatiboa izan da.

 
 

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu