Datorren ikasturterako aurrematrikulazio epea otsailaren 4an irekiko da Nafarroan
Nafarroako eskola publikoan datorren ikasturterako aurrematrikula egiteko epea otsailaren 4tik 8ra egongo da zabalik. 3 urteko 6.000 ikasle berri espero dituzte Foru Erkidegoan, eta Maria Solana Hezkuntza kontseilariak esan duenez, "eskola publiko berritzailea, inklusiboa, berdintasunezkoa eta eleanitza" aurkituko dute. "Lau puntu kardinal horietan oinarritua lan egiten dugu Hezkuntza Departamentuan, zeharkakotasunez lan egin ere, guztion eskola publikoaren izen ona, kalitatea eta hurbiltasuna hobetzeko”, ziurtatu du.
Roberto Perez Foru Gobernuko Hezkuntza zuzendari nagusiarekin batera aurkeztu du datorren ikasturterako kanpaina Solanak, goizean Iruñean egindako agerraldian. Orain arteko balioei eta lan-ildoei eutsiko dietela esan dute bi arduradunek.
Berrikuntzari dagokionez, IKASNOVA Gela deritzon proiektua nabarmendu du kontseilariak, eskola publikoaren eraldaketa digitalerako estrategiaren gakoa delako. Hezkuntza kontseilariaren esanetan, "aldaketa hau esparruei zein tresna eta metodologiei dagokie, eta hamar aldiz biderkatu dugu digitalizazioako aurrekontua 2015az geroztik".
Aniztasuna Artatzeko Plana da nabarmendu duen beste proiektuetako bat. Eskola inklusiboa izateko oinarriak daude bertan ezarrita, "Nafarroako hezkuntza sisteman dagoen aniztasun osoari modu bidezkoagoan eta zuzenagoan arreta eman eta erantzuteko". Solanaren arabera, ikaslea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren erdigunean kokatzea da xedea.
Neska eta mutilen arteko berdintasuna ere, eskola publikoaren erdigunean jarri du Foru Gobernuak, "nafar ikasleek berdintasunean bizitzeko beharrezko gaitasuna garatu dezaten". Horretarako, azkenaldian hainbeste hauts harrotu dituen Skolae hezkidetza programari tinko eusteko borondatea agertu du kontseilariak. "Gure ikasleek gogoko bizitza-proiektua aukera-aniztasunetik bideratu ahal dezaten, generoaren araberako baldintzapenik gabe, desberdintasunak bereizten ikasiz, beharrezkoa da ikasgelan sartu eta berdintasunean irakastea", esan du.
Eleaniztasuna da aurrematrikulazio kanpaina honen laugarren ardatza. Errealitate linguistikotik abiatuta, ikastetxe bakoitzean landutakoko hizkuntza proiektua sustatzen jarraituko du Nafarroako Gobernuak. "Foru Komunitatearen berezko idiosinkrasiaren harira, gero eta hizkuntza gehiago dituen gizarte eleanitza, hizkuntza bat baino gehiago jakiteari gero eta balio handiagoa ematen diona" sustatuko dutela azpimarratuko du.
Zuzendari nagusiaren esanetan, berriz. aurrematrikula egiteko prozesuaren araudian ez da berritasunik sartu iazkoarekin alderatuta. Hezkuntza zuzendaritzaren atari honetan aurki daiteke eskabideei buruzko informazio guztia.
Zure interesekoa izan daiteke
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
AEK-ko kideek eta Zuberoako euskalgintzan erreferente den Oihana Larrandaburu Goñi atharraztarrak eman diote hasiera lasterketari. Euskal Irratiak sareko kideak izan dira lehenak lekukoa eramaten. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.