Zabalik da 2019-2020 ikasturterako aurrematrikula epea Euskal Eskola Publikoan
Hezkuntza Sailak gaur, urtarrilak 28, abiatu du aurrematrikula epea Haur Hezkuntzan (2 urtetik aurrera), Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Horrela, otsailaren 8ra arte egin ahal izango da aurrematrikula (otsailaren 7ra arte, online bidez egiten dutenen kasuan). Nafarroan, gaur zortzi ekingo diote kanpainari.
"Zatoz gurera" lelopean, aurten 12 ikastetxe aukeratu ahalko dituzte familiek, eta denei aldi berean ezarriko diete baremoa. Hartara, lehen aukera moduan zuten eskaeren artean banatzeari utziko diote.
Horrez gain, informazioa emateko guneak jarriko dituzte Gasteizen, Bilbon eta Arrasaten.
Ikastetxean bertan edo Internet bidez eman dezakete izena familiek. Bigarren aukera hautatuz gero, hezkuntza.net webgunera jo beharko dute, eta bertan atxiki beharko dituzte beharrezkoak diren dokumentu guztiak.
Halaber, Hezkuntza Sailak adierazi du www.ikasgunea.euskadi.eus atariak familientzako informazioa jarriko duela eskuragarri, ikastetxeen kokapenak, besteak beste.
Berritasunak
Honakoak dira aurrematrikulazio kanpaina honen berrikuntza nagusiak:
-Guztira, 12 ikastetxe aukeratu ahal izango ditu ume bakoitzak, lehentasunen arabera sailkatuta.
-DBHra doazen ikasleek ez dute eskaria egin beharko.
-Informazio eta orientabide puntuak: Estreinakoz, informazio eta orientabide puntuak ezarriko dituzte Bilbon, Gasteizen eta Arrasaten.
Kontuan izan beharreko egutegia
-Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra: Eskabideen eta dokumentazioaren aurkezpena.
-Otsailaren 14an: Eskaeren zerrenda argitaratuko dute.
-Martxoaren 21ean: Behin-behineko zerrendak argitaratuko dituzte, bakoitzari dagokion plaza zehaztuta, eta erreklamazio epea irekiko dute (martxoaren 28ra arte).
-Apirilaren 4an: Behin betiko zerrendak. Helegiteak aurkezteko epea, maiatzaren 6ra arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako
Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagar uzta. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.
Hondarribiko jaietan gertatutako hiru eraso matxista salatu ditu Udalak, eta gizon bat atxilotu dute
Udalak indarkeria matxistaren adierazpen guztiak “irmo” gaitzetsi ditu. Bestalde, Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du irailaren 10ean emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du euskal administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak memoria ekonomikoan dauden gabeziengatik baliogabetu du Voxek errekurritu zuen araua.
Ehun bat ikuskapen egin dituzte uda honetan EAEko udalekuetan
Eusko Jaurlaritzak hiru ikuskatzaile-plaza sortu zituen, Bernedoko udalekuetan adingabeen sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituak salatu ondoren.
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borroka batean jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Berriro itzali dute Derion, Loiuko aireportutik gertu, berpiztu zen sutea
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean jardun dira goizaldera arte.