21. Korrika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pailazoak, dantza, musika eta antzerkia, Korrika Kulturalean

Korrika Kulturalak sei estreinaldi aurkeztuko ditu, gaurko aurkezpenean euskararen aldeko lasterketako arduradunek azaldu dutenez.
Korrika Kulturalaren aurkezpena
Sei estreinaldi eskainiko ditu guztira Korrika Kulturalak

Asier Amondo Korrikako arduradunak Korrika Kulturala aurkeztu du gaur Gasteizen, Baratza aretoan, hainbat artistak babestuta. Bertan esan duenez, sei estreinaldi izango dira, eta ehunka emanaldi egingo dituzte Euskal Herri osoan, otsailaren 17an hasita (Garaikideak dantza ikuskizuna, Berriozarreko kultur etxean).

Hain zuzen ere, Aiko dantza taldeak Garaikideak lana plazaratuko du, “dantza entzungai eta musika ikusgarri egiten duen ikuskizuna”, esaterako, eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ikuskizun berria aurkeztuko dute: Musua.

Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Zabala musikariak abesti bat Enkarguz sortzeko prozesua agertuko dute, sormena eta parte-hartzea ardatz dituen ikuskizunean, eta Hortmuga Teatroak Jule antzezlana aurkeztuko du.

Gainera, "arte adierazpide berriak" ere izango dira, Korrikaren arduradunen arabera, Oholtza Beñat Krolem artistaren performance-ari esker.

Estreinaldi handienetako bat Kalaportu ikuskizunarena izango da. Sarrionandiaren unibertso poetikoa taularatuko dute musikari eta kantariek, ikus-entzunezkoek lagunduta. Arriagan, Principal antzokian, Baionako antzokian, Victoria Eugenian eta Gayarren ikusi ahalko da, martxoaren 15etik 28ra.

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X