Llanesko krimena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Senide batek agindu ei zuen Llanesko zinegotziaren hilketa

Antza denez, Javier Ardinesen emaztearen lehengusina baten senarrak agindu zuen haren hilketa.
Polizia operazioaren argazkia, ERandion
Argazkia: Iker Salgado

Javier Ardines Llanesko (Asturias) IUko zinegotziaren hilketagatik atxilotutakoak biktimaren senide bat eta horrek hilketa gauzatzeko ustez kontratatu zituen hiru pertsona dira. Hirurak drogaren munduan aritutakoak ei dira, eta ez sikario profesionalak, ikerketaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez.

Antza denez, 48 urteko gizonezko batek agindu zuen hilketa. Ardinesen emaztearen lehengusinaren senarra da, eta udan LLanesen bizi zen.

Hiru ustezko hiltzaile horietatik, bi Bizkaian atzeman dituzte (bat, Erandion, eta beste bat, Otxarkoagan), eta hirugarrena, Suitzan.

Bizkaian atxilotutako hiru lagunak Llanesera eramango dituzte astearte honetan, baina ez dituzte epailearen aurrera eramango ez gaur, ez bihar. Bestalde, epaileak ikerketen sumarioa sekretupean ipini du.

Zure interesekoa izan daiteke

Estacion Renfe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak iragarritako garraio-abonu bateratua urtarrilaren 19tik aurrera erabili ahal izango da

Oscar Puente Garraioetako eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak adierazi duenez, Gobernuaren asmoa gainerako administrazioekin lan egitea da, hala nola autonomia-erkidegoekin eta udalekin, etorkizunean hiri barruko eta hiriarteko abonuak bateratu zein integratzeko eta garraio-txartel bakarrarekin funtzionatu ahal izateko, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala.

Gehiago ikusi