GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute exhibizionismoagatik Hernanin

Larunbatean, 21:00ak aldera, adin txikiko batengana joan zen Lizeaga auzoko plaza batean, galtzetako kremailera irekita eta zakila kanpoan zuela.

Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Hernanin, Udaltzaingoaren laguntzarekin, exhibizionismo delitua leporatuta, adin txikiko baten aurrean masturbatzeagatik.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 21:00 aldera, neska lagun batzuekin zegoen Lizeaga auzoko plaza batean. Halako batean, mutil bat hurbildu zitzaion galtzetako kremailera irekita eta zakila kanpoan zuela, berarengana hurbiltzeko eta urruntzeko keinuak eginez. Neskak, alde egin, eta kuadrilako kide batzuk zeuden lokal batean babestu zen.

Etxera iritsitakoan gurasoei kontatu zien gertatu zena eta Udaltzainek inguru hartan bertan aurkitu zuten mutila 01:00ak aldera.

Identifikatu ondoren, Ertzaintzak komisariara eraman zuen, atxilotuta, 25 urteko gizona.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X