Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute handia piztu da Etxebarriko pabilioi batean, baina ez da inor zauritu

Etxerik gabeko pertsona batzuen babesleku zen industria pabilioi batean piztu da sua.
Suhiltzaileak Etxebarrin. Argazkia: EiTB
Suhiltzaileak Etxebarrin. Argazkia: EiTB

Sute handia izan da gaur arratsaldean etxerik gabeko pertsona batzuen babesleku zen industria pabilioi batean, Etxebarrin (Bizkaia), baina ez da inor zauritu.

Sutea 19:45 aldera piztu da, Tomas Meabe de Etxebarri kalean, Bilboko Bolueta auzoko Santa Ana zubiaren beste aldean, eta barruan zeuden bi egurrezko txabola kiskali dira, Bizkaiko Suhiltzaileen arabera.

Ordubete inguru behar izan dute sua itzaltzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X