5.000 urteko aztarnategi bat aurkitu dute ezustean, Punta Begoñan
Historiaurreko aztarnategi bat aurkitu dute Punta Begoñan (Getxon) ezustean, eta, karbono-14 probek aurreratu dute duela 5.000 urtekoa dela. Aztarnategiak informazioa ekarriko du Euskadiko historian gutxien ezagutzen den garaietako bati buruz, eta, indusketen eta dibulgazio zein prestakuntza jardueren programa baten bidez, aurkikuntza herritarrei gerturatuko zaie.
Horrela, Punta Begoñan egindako kanpaina arkeologikoak "ezusteko aurkikuntza bat" ekarri du, historiaurreko aztarnategi baten arrastoak azaldu baitira. "Horrelako ezaugarriak dituen aurkikuntza baten aurrean zuhurtzia izan behar da, eta ikerketa lanak zorroztasunez egin behar dira. Bada, horrek laborategiko lan intentsua eskatu du, aurtengo ekainera arte iraungo duena, hain zuzen, indusketak berrabiarazten direnera arte", azaldu du Maria Peraita zaharberrikuntzan eta ondare kudeaketan espezializatutako arkitektoak.
Maria Peraita Ondare Eraikiaren Ikerketa Taldeko (OEIT) eta Kultur Paisaiak eta Ondarearen Unesco Katedrako kidea da, biak ala biak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) erakundeak, Getxoko Udalak eta EHUk jakinarazi dutenez.
Aurkitutako aztarnekin orain arte egindako ikerketen artean, karbono-14 eta termolumineszentzia analisiek Neolitoaren azken etaparen eta Kalkolitoko hasieraren artean kokatu dute aztarnategia, hau da, duela 5.000 urte. Une horretan hasi ziren orokortzen aire zabaleko giza kokaguneak, eta gaur egungoa bezalako gizarte egitura konplexuago baterako lehenengo urratsak ematen hasi ziren.
Aurkikuntza ezustea izan da Punta Begoñako ikerketaren zati horretan diharduen EHUko ikerlari taldearentzat, gure lurraldean ez baitago apenas mota horretako lekukotzarik, are gutxiago kostaldean. Aire zabaleko giza kokagune horien nolakotasunak asko zailtzen du horiek kontserbatzea eta ikusi ahal izatea; are gehiago Bizkaiko kostaldea bezalako gune batean, non eraikin ugari dauden, eta Getxoko hirigunean bertan.
Horrez gain, hondakinen hauskortasuna nabarmendu dute; izan ere, horiek modu egokian mantenduko direla bermatzeko beharrezkoa izan da aztarnategia estali eta babestea, harik eta eguraldiak berme osoz lan egitea ahalbidetzen duen arte.
Hala ere, Ondare Eraikiari buruzko Ikerketa Taldeko arkeologoek egindako zundatzeei esker, 2018an aurreratu ahal izan zen garai hartan leku horretan egon zitekeen jardueraren berri eman dezaketen ebidentziak daudela.
"Berreskuratutako arrastoak ez dira bereziki ikusgarriak; izan ere, silex eta zeramika zati txikiak eta egur ikatz arrastoak dira, historiako garai horretan ohikoak direnak. Hala ere, aztarnategiaren antzinatasuna berrestea ahalbidetuko dute, eta oso erabilgarriak izango dira gure historiari eta bizitzeko moduei buruzko datuak lortzeko", adierazi du Peraitak.
Aurkikuntza egin ahal izateko erabakigarria izan da Punta Begoñako Galeriak berreskuratu eta balioa agerrarazteko prozesuan izandako zorroztasuna. "Zorte handia izan dugula esan dezakegu; izan ere, galeriak berreskuratzeko ohiko prozesu bat jarraitu izan balitz, seguruenik aztarnategia suntsitu egingo litzateke", ondorioztatu du.
Indusketa kanpaina
Une honetatik aurrera, lehentasuna izango da Euskadiko historian horren ezezaguna den garai horri buruzko datuak jasotzea. Horretarako egingo den indusketa kanpainan balio didaktikoak nagusituko dira, eta herritarrei zabalik egongo da, indusketa prozesua eta horren emaitzak bertatik bertara ezagutzen joan ahal izateko.
Prozesu horren emaitzak behar bezala kontrastatzen diren heinean jakinaraziko dira, betiere ikerketa zientifiko batek eskatzen dituen urratsei jarraikiz. Hala, arreta berezia jarriko zaio gardentasunari eta gizartearen parte hartzeari.
Aztarnategia argitara irten izanak proiektua aberastu du, baina ahalegin osagarri bat egiteko beharra ere badakar, bateragarri egin ahal izateko obra bera eta edukien dibulgazioa eta aukera berriak. Orain arte, praktika akademikoen kanpaina bat jarri da martxan indusketan, EHUko Historiako graduko unibertsitateko ikasleei zuzendutakoa. Horren bidez, euren prestakuntza osatu eta gaitasun berriak eskuratzeko erraztasunak eman nahi zaizkie, etorkizuneko profesional horien enplegagarritasuna bultzatzeko asmoz. Praktiketarako izen-ematea hurrengo astetik aurrera egin ahal izango da, EHUk zehaztutako ohiko bideetatik.
Aldi berean, aurkikuntza herritarrei zabaltzeko hainbat jarduera egiten ari dira; esate baterako, berariazko bisitak, familiei zuzendutako jarduerak, eskoletako tailerrak eta etorkizuneko ibilbide eta erakusketak, gaiaren inguruko erakunde entzutetsuekin batera (Bilboko Arkeologi Museoa, adibidez).
Albiste gehiago gizartea
Bilboko Konpatsek eraso sexisten aurkako elkarretaratzea egin dute
Arriaga Antzokiaren aurrean egindako elkarretaratze jendetsu batean, Bilboko Konpartsek azken egunetan izandako eraso sexisten aurka egin dute. Aste Nagusiaz gozatzeko gonbitea luzatu diete herritarrei, baina erasotzaileei etxean geratzeko eskatu diete.
Antonio Aretxabala, geologoa: "Mendia ustiatzen duen jendeak zaindu behar du"
Antonio Aretxabala geologoak adierazi du bereizi egin behar direla basoa ekosistema gisa eta mendia industria-ustiapen gisa, hortxe baitago arriskua. Ohartarazi du hurrengo uholdeak okerragoak izango direla inguruan, lurra higatuta dagoelako. Ohartarazi du, gainera, norbaitek baso-sute batetik onura ateratzea arriskutsua dela.
Txupinerek ere egun handia dute Aste Nagusian!
Bilboko Aste Nagusiko txupinerak gaur eguerdian bildu dira, urtero bezala, Areatzako ohiko ongietorria egiteko. Guztiek txupinak bota dituzte berriro, euren uniformea jantzita, Malu Crespok duela 40 urte jantzi zuen jaka gorri tipikoarekin.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea etxeko hozkailuaren kontra bultzatu eta mugikorra botatzeagatik
Eraso matxista asteazken arratsaldean jazo zen, Pilar auzoko etxe batean. Emakumeak hematoma bat zuen aurpegian.
Carlos Uriagereka (Bizkaiko Baso Zerbitzua): “Suteen mehatxupean zegoen herri bat salbatzeko aukera izan dugu”
Bizkaitar profesional ugari izan dira Leongo Casasuertes herrian, astelehenetik Gaztela eta Leonen penintsulako ipar-mendebaldea kiskaltzen duten suteak itzaltzen laguntzen. Carlos Uriagereka, Bizkaiko Aldundiko Baso Zerbitzuaren buruak adierazi du gogorra izan dela, baina pozik itzuli direla Euskal Herrira, lortu dutelako suebakiak eginez sutea kontrolatu eta bizilagunak etxera itzultzea.
Rozalen musikariak liluratu egin ditu Bilbon bildutako zaleak
Albaceteko artistak kontzertua egin du, bart, Europa Parkeko eszenatokian.
Gizon bat ikerketapean, autoa mozkor eta gidabaimenik gabe gidatzeagatik, bi bidaiari gorputza sabaitik ateratzen ari zirela, Iruñean
23 urteko gidaria bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik ikertu dute. Autoan zihoazen bi bidaiariak ere salatu dituzte, segurtasun-uhalik gabe zihoazelako, mugikorrarekin grabatzen.
Baso-suteek 350.000 hektarea baino gehiago erre dituzte abuztua hasi denetik, Espainian
Oraindik, hogei bat su daude aktibo Gaztela eta Leonen, Galizian eta Extremaduran, eta haizea sua itzaltzeko lanak zailtzen ari da hainbat tokitan. Bien bitartean, azken orduetan Leongo iparraldean botatako euriak garrak kontrolatzen lagundu du Europako mendien inguruan. Bestalde, EAEtik sua itzaltzera joandako suhiltzaileek etxerako bidea hartu dute.
11 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko bosgarren gauean; batek osasun-langileei eraso egin die
Atxiloketa gehienak indarkeriaz egindako ebasketekin eta lapurretekin lotuta daude. Dena dela, beste delitu batzuk ere jazo dira, eta gizon bat ere atxilotu dute emakume bati ukituak egitea leporatuta.
Hona hemen Faltzesko Piloneko bosgarren entzierroko irudiak
Faltzesko Piloneko bosgarren entzierroak minutu bat eta 11 segundo iraun du, orain arteko bigarren entzierro luzeena izan da eta Eulogio Mateo de Carcarren zezenak izan dira protagonista. Hainbat eroriko eta estropezu izan dira ibilbidean zehar.