Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iturriko ur arrea ez edatea aholkatu dute Uribe Kostan

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak espero du larunbatetik aurrera egoera normaltasunera itzultzea, ordurako ur libraketa guztiak eginak egongo direlako.
Getxo. Argazkia: Natxo Rodriguez
Getxo. Argazkia: Natxo Rodriguez

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak iturriko ur arrea ez edatea aholkatu die Uribe Kostako herritarrei. Atzo izan zen akats mekaniko baten ondorioa da arazoa, eta Urduliz eta Sopelan omen dauka eragin gehien. Partzuergoak espero du larunbatetik aurrera egoera normaltasunera itzuliko dela, ordurako ur libraketa guztiak eginak egongo direlako.

Prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, ostegun arratsaldetik ura arre agertu zen Uribe Kostako iturrietan, Sopelan eta Urdulizen "bereziki", Ganbeko (Urduliz) biltegian izandako arazo mekaniko baten ondorioz.

Partzuergoak azaldu duenez, gertakariaren berri izan zutenean ura libratzen hasi ziren arazoa arintzeko, eta orain, "normaltasunetik gertu dagoen arretasuna" dauka urak.

Hala ere, eraikinetako hodietako ura libratzea aholkatu dute, adibidez tarte batean etxeko iturria irekita utzita.

Partzuergoak abisua emango du arazoa erabat konpontzen duenean, eta bihar eguerdirako izatea espero da. Dena dela, edozein zalantza edo arazo izanez gero 94 487 31 87ra deitzeko aukera eman die Partzuergoak herritarrei.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X