Bullying
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Profesionalak trebatzeko beharra azpimarratu dute adituek eskola-jazarpena saihesteko

Gaur, maiatzaren 2a, eskola-jazarpenaren kontra lan egiteko Nazioarteko Eguna da. 2017-2018 ikasturtean 79 jazarpen-kasu identifikatu ziren EAEn eta 553 kasu aztertu zituen Hezkuntza Sailak.
Ume batek belarriak estaltzen ditu
Eskola Jazarpenaren nazioarteko eguna. Argazkia: pixabay.com

Gaur, maiatzaren 2a, eskola-jazarpenaren kontra lan egiteko Nazioarteko Eguna da. Haurrekin lan egiten duten profesionalak trebatzeko beharra berretsi du Alvaro Ferrer Save the Children erakundeko adituak, hori baita indarkeria identifikatzeko bidea; gainera, "ikastetxe guztietan derrigorrezko protokoloak abian jartzea premiazko dela" esan du, baita "biktimei zein erasotzaileei laguntzen dieten neurri hezigarriak eta terapeutikoak ezartzea ere, umeak baitira eta beren ekintzen ondorioez jabetu behar dira".

2017 urte amaieran Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak abian ipini zuen eskola jazarpenaren aurkako eta bizikidetza positiborako Bizikasi ekimena.

Ikastetxeetako talde dinamizatzaile guztiak eratuta daude dagoeneko, BAT deritzen taldeak (Bulluingaren Aurkako Taldea). Ikastetxe bakoitzeko 4 kidek osatzen dute talde hau, eta ekimenaren muina direla esan liteke, ikastetxean eskola jarpenari eman beharreko erantzuna koordinatzen duena.

Klaustro gehienetan formazioa burutu da dagoeneko. Irakasleen % 90 inguruk formazioa jaso dute, eta baita bullying kasuen aurrean zuzen jokatzeko beharrezko diren material eta informazioa ere.

Era berean, irakasle ez den pertsonalarentzat eta familientzat ere formazioa eta informazioa eskaintzen ari da. Izan ere, hezkuntza komunitate guztiaren inplikazioa funtsezkoa baita auzi honetan.

2017-2018 ikasturtean 79 jazarpen-kasu identifikatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxeetan, aurreko ikasturtean baino zazpi gutxiago, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera.

Aurreko ikasturteko datuekin alderatuta, aztertutako kasuen kopuruek gora egin arren (443tik 553ra pasatu dira), jazarpen gisa identifikaturiko kasuek behera egin dute, bai zenbaki absolutuak bai ehunekoak aztertuta, 86tik 79ra jaitsi baita jazarpenen kopurua (% 19,41 ziren 2016-2017 ikasturtean eta % 14, 29 2017-2018an).

Eskola-jazarpeneko kasuen kopururik handiena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan gertatu da, izan ere, 79 kasu horietako 45 (% 57) etapa horretan gertatu dira. Lehen Hezkuntzan, berriz, 33 kasu identifikatu dira; batez ere, etapa horretako azken urteetan.

Antzeman diren kasuen izaera aztertuz gero, hauxe da argazkia: bazterketa edo marjinazio soziala (% 43,03), hitzezko erasoak (% 20,25), beldurra eragitea, xantaia edo mehatxuak (%11,39), eraso fisiko zuzena (% 13,92), jazarpen edo abusu sexuala, jazarpen sexista (% 6,32), bestelakoak (% 5,06).

Bestalde, identifikatutako kasuen % 21,5ean jazarpena Internet, sare sozial edo bestelako bitarteko zibernetikoen bidez gertatu da. Eskola-jazarpeneko kasu asko, maiz, eskola eremutik eta eskola ordutegitik kanpo gertatzen dira, baina kasu horiek ere eskola-jazarpen gisa aztertzen dira.

Ikastetxeentzat, familientzat nahiz interesik duen ororentzat irekia dagoen webguneak, eskola jazarpen kasuen aurrean jardunbide egokia izateko informazioa, orientabideak, materialak nahiz tresnak eskaintzen ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X