Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Markina-Xemeinen izandako auto-harrapaketa baten lekuko bila ari dira

Asteazken arratsaldean izan zen istripua, BI-633 errepidean. Gaztea Galdakaoko Ospitalera eraman zuten, hainbat traumatismorekin. Gidariak ihes egin zuen.

Ertzaintza lekuko bila ari da, asteazken arratsaldean BI-633 errepidean izandako auto-harrapaketa argitzeko. Markina-Xemeinen izandako istripu horretan, auto gidari batek bizikletan zihoan gazte bat harrapatu zuen, eta tokitik ihes egin zuen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez, istripua atzo arratsaldean jazo zen, 17:30 aldera, herriko eskola publikoaren parean.

Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, gorri koloreko Peugeot markako auto gidari batek bizikletan zihoan gazte bat harrapatu zuen, Durangorako norabidean. Alabaina, gidariak aurrera jarraitu zuen, autotik irten gabe.

Gaztea Galdakaoko Ospitalera eraman zuten, hainbat traumatismorekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X