'Tiburon' operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

7 lagun atxilotu eta miaketak egin dituzte Bizkaian 'Gure Leire' ontziarekin lotuta

Ondarroako eta Berriatuko hiru etxebizitzatan egin dituzte miaketak. Arrantza-ontzian zihoazen zazpi tripulatzaileak, armadorea eta patroia barne, epailearen aurrera eramango dituzte.
18:00 - 20:00
2.500 kilo kokaina zeramatzan 'Gure Leire' ontzia iritsi da Vigora

Azoreetako iparraldean maiatzaren 27an 2.500 kilo kokainarekin porturatu zen 'Gure Leire' Ondarroako arrantza-ontzia Galiziako kostaldera zihoan, droga eramatera. Ontzia Surinametik atera zen ordu batzuk lehenago eta, esan bezala, bi tona droga zeramatzan.

Horixe da Maica Larriba Pontevedrako Gobernuko ordezkariordeak, Imelda Capote Galiziako Zerga Administrazioko ordezkari bereziak eta Jaime Gaya Galiziako Aduanetako buruak azaldu dutena, arrantza-ontzitik droga atera eta zazpi tripulatzaileak (galiziarrak eta euskaldunak, guztiak) Vigon atxiki ostean.

Horiek guztiak epailearen aurrera eramango dituzte, Auzitegi Nazionalak hala eskatu baitu.

Gainera, zazpi pertsona horiek atxilotzeaz gain, miaketak egin dituzte Ondarroako eta Berriatuko hiru etxebizitzatan, 'Tiburon' operazioaren barruan.

Ikerketa apirilean abiatu zuten A Coruñako portuan. 'Gure Leire' ontziak susmoak eragin zituen zaindarien artean, Imelda Capotek jakitera eman duenez.

Capotek gaineratu du jatorri-portua Ondarroan duen arrantza-ontziaren gaineko susmoak zabaldu zirela, narkotrafikoarekin zerikusia izan zezakeelakoan.

Ikerketak zehaztu duenez, 80 milioi eurora hel zitekeen konfiskatutako drogaren balioa.

Oraindik ere, operazioak eta ikerketak zabalik diraute, Galiziako Zerga Administrazioko ordezkariak aurreratu duenaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X