''G7 EZ'' plataforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Biarritzen egingo duten goi bileraren aurkako protesta deitu du G7 EZ plataformak

Abuztuaren 24an, 25ean eta 26an egingo duten goi bilera "antidemokratikoa" eta "katastrofikoa" da, eta berdintasun ezari eta haustura sozialari mesede egiten dio plataforma horren iritzian.
Argazkia: @G7ezplataforma Twitter

Biarritzen G7koek egingo duten goi bileraren harira, abuztuaren 19tik 25era Irunen eta Hendaian protestak antolatu ditu G7 EZ plataformak eta horietan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak, sistema kapitalista kritikatze aldera.

Besteak beste, EH Bilduk, LAB sindikatuak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak herri mugimenduak bultzatutako plataformak esan du abuztuaren 24tik 26ra Biarritzen egingo duten goi bilera "antidemokratikoa" eta "katastrofikoa" dela, eta berdintasun ezari eta haustura sozialari mesede egiten diola.

Plataformako ordezkariek prentsaurrekoa eman dute gaur Bilbon. Bertan, G7ak irudikatzen duen sistema kapitalista salatu eta kapitalismoaren norabideaz beste doazen gogoeta, ekimen eta proiektu ezberdinak martxan jarri dituztela iragarri dute.

Hain zuzen ere, Patricia Lezama ordezkariak adierazi du zazpi herrialde horien bilerak "mehatxua" eta "hondamendi egoera" dakarrela. Horregatik, eredu "alternatibo" baten alde egin du.

Bestalde, Tamara De Gracia bozeramaileak azaldu du abuzturako deitutako bilerak ez duela "legezkotasun demokratikorik", eta ziurtatu du lortuko duten bakarra milaka pertsonaren eta herriren bizitza "kaltetzea" dela.

Esan bezala, AEBko, Alemaniako, Britainia Handiko, Frantziako, Italiako, Japoniako eta Kanadako ordezkariek hartuko dute parte abuztu bukaeran egingo duten goi bileran.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X